Tentsioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinako zenbait produkturi % 25era igo dizkie muga-zergak Trumpen gobernuak

Neurriak 5.000 produktutan izango du eragina; horien artean daude zerealak, erregaiak, produktu kimikoak. Baliteke iPhone mugikorrei edota Nike markako kirol oinetakoei ere muga-zergak igotzea.
Donald Trump, AEBko presidentea.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak astelehenean aurreratu bezala, Estatu Batuak % 10etik %25era igo dizkie muga-zergak Txinako zenbait produkturi, bi herrialdeen arteko negoziazioek porrot egin ostean. Zehazki, 200.000 milioi dolarreko balioa duten 5.000 produktutan izango du eragina neurri horrek, eta Trumpen gobernuak ez du baztertu Txinatik inportatutako beste produktuei ere igoera bera ezartzea.

Gauerdian sartu da indarrean muga-zergen igoera, merkataritza-akordioa ixteko helburua zuen bilera akordiorik gabe amaitu ostean. Hala, Txinatik inportatutako produktu gehienei % 15 igo dizkiete muga-zergak.

Estatu Batuak hartutako erabaki horren aurrean, Txina kezkatuta agertu da, eta Trumpen gobernuari erantzuteko neurriak hartu beharko dituela aurreratu du. Dena dela, AEBrekin merkataritza ituna negoziatzen jarraitzeko borondatea adierazi du.

“Merkataritza akordioa lortzear geundela, negoziaketak berriro hasi nahi izan dituzte. Ez dugu hori onartuko”, esan zuen Trumpek ostegunean, Etxe Zurian egindako agerraldian.

Neurriak 5.000 produktutan izango du eragina; horien artean daude zerealak, erregaiak edota produktu kimikoak. Dena dela, gauerdia baino lehen eskatutako produktuei ez diete muga-zerga berria ezarriko, soilik goizaldetik aurrera inportatu dituztenei.

Estatubatuarrek gehien erosten dituzten produktuak alde batera uzten ahalegindu da Etxe Zuria, baina baliteke Trumpen gobernuak hartu duen erabakiak muga-zergak igotzea iPhone mugikorrei edota Nike markako kirol oinetakoei.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X