Ehunka mila pertsona kalera atera dira Hong Kongen, estradizio legearen kontra
Estradizio legea atzera botatzea eta Carrie Lam Hong Kongeko Gobernuko buruaren dimisioa eskatu dute ehunka mila pertsonak herrialde horretan gaur egin duten manifestazioan. Beltzez jantzita eta kartelak eskuan hartuta, "demokraziaren galera" eta Poliziaren "gehiegikeriak" salatu dituzte.
Minutu bateko isilunearekin abiatu dute protesta, pankarta bat jartzen ari zela andamio batetik erorita, atzo, hildako gaztearen heriotza salatzeko. Manifestari askok xingola beltzak eraman dituzte soinean, dolua adierazteko.
Protesta baketsua izan da, eta, asteon, estradizio legearen kontra izandako beste protestetan atxilotutakoak askatzeko eskatu dute manifestariek.
Hautsak harrotu dituen estradizio legea behin behinean bertan behera utziko duela iragarri zuen atzo Hong Kongeko Gobernuak, baina herritarren iritziz, ez da nahikoa neurria aldi baterako atzera botatzea, eta behin betiko baliogabetzea aldarrikatzen dute. Hainbat delitugatik atxilotutako pertsonak beste herrialde batzuetara, tartean Txinara eta Taiwanera, estraditatzea ahalbidetzen du estradizio legeak, horretarako eskaera zehatzik ez baldin badago ere.
Otsailean neurria iragarri zutenetik, protestek ez dute etenik izan Hong Kongen, baina joan den asteazkenekoa izan zen gogorrena. Orduan ere, ehunka mila pertsonak hartu zuten parte protestan, eta istilu gogorrak izan ziren, Poliziak manifestarien kontra kargatu ondoren. Negarra eragiteko gasak eta gomazko pilotak jaurti zituzten agenteek, eta gutxienez 81 pertsona zauritu zituzten, horietako bi, larri. Denera, 11 pertsona atxilotu zituzten.
Ekainaren 20rako dago deituta estradizio legearen bozketa Hong Kongo Parlamentuan, baina, orain, ikusteko dago zer gertatuko den.
Sindikatuek eta gizarte eragileek greba orokorra deitu dute biharko, eta Giza Eskubideen Fronte Zibilak gaur jakinarazi du bat egingo duela lanuztearekin.
Estradizio legearen bidez, herri mugimenduetako aktibistak edota Gobernuaren jardunarekin kritikoak diren kazetariak estraditatu nahi dituztela uste dute protesten deitzaileek.
Albiste gehiago mundua
Xabier Murelaga, EHUko geologoa: "Munduko lurrikaren % 80 baino gehiago Pazifikoko Su Eraztunean gertatzen dira"
EHUko Geologia saileko zuzendariak azaldu duenez, asteazken honetan lurrikara gertatu den eremua, Kamtxatka penintsula, Pazifikoko Su Eraztunaren parte da. 2011n, Japoniako kostaldea kaltetu eta Fukushimako istripu nuklearra eragin zuen lurrikara ere bertan jazo zen.
Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak
Asteazken honetan Errusiako Kamtxatka eskualdean epizentroa izan duen 8,8 graduko lurrikara inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da.
Kayed Hammad kazetari, ekoizle eta itzultzaile gazatarra: "Ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut"
Arantza Ruiz kazetariak Kayed Hammad itzultzaile gazatarra elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan, 21:40tik aurrera. "Ezin dut negarrik ere egin, ezerk ez nau harritzen, denetarik ikusi dut. Batzuek beldurrezko filmak ikusi dituzte, errealitateak, ordea, fikzioa gainditzen du. Negar egin nahiko nuke, baina ezin dut", nabarmendu du.
Albiste izango dira: Tsunami alerta, Boiseko Jaialdia eta elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Erdialdeko eta Hego Amerikako eremu zabalek adi jarraitzen dute tsunami mehatxua
Errusiako Kamtxatka eskualdean izan den 8,8 graduko lur-astinduaren ondoren ezarri dituzte alertak. Orduek aurrera egin ahala, baina, batzuk-batzuk indargabetu dituzte.
Hildakoak 60.000tik gora dira dagoeneko Gazan eta gosetea gizarte osora zabaltzen ari da
Hiru herritarretik batek hianbat egun ematen ditu jan gabe, eta 5 urtetik beherako haurrak desnutrizio arriskuan daude, NBEren arabera. Palestinarrek “proportzio epikoko hondamendi humanitarioa” bizi dutela dio erakundeak.
Erresuma Batuak iragarri du Estatu palestinarra irailean onartuko duela, Israelek baldintza batzuk betetzen ez baditu
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "Gazako hondamendiarekin" bukatzea, su-etena indarrean jartzea eta Zisjordania ez anexionatzea ziurtatzeko eskatu dio Israeli.
Israelgo hainbat GKEk Gazan genozidioa egiten ari dela leporatu diote Israeli, lehen aldiz
B'Tselem eta Physicians for Human Rights Israel (PHRI) Israelgo erakundeek Gobernuari leporatu diote Gazako Zerrendan genozidioa egiten ari dela. Lehen aldiz adierazi dute tokiko GKEek genozidiotzat jotzen dutela Israelek Palestinaren aurka egindako erasoaldia.
Gutxienez lau hildako, tartean polizia bat, New Yorken izandako tiroketa batean
Gutxienez lau pertsona hil dira eta lagun bat zauritu da New Yorkeko Manhattan auzoan izandako tiroketa batean. Hildakoen artean tiroketaren egilea ere badago. Gertaera 18:00ak aldera izan da, Midtown inguruko etxe orratz batean.
Alvaro Uribe presidente ohia errudun jo du Kolonbiako Justiziak, lekukoak erostea eta iruzur prozesala egitea egotzita
Kolonbiako presidente izandakoaren defentsak bost egun ditu apelazio-helegitea aurkezteko.