Albiste izango dira: Tsunami alerta, Boiseko Jaialdia eta elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
8,8 graduko lurrikarak Errusiako Kamchatka penintsulan izan du epizentroa. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tsunami alerta: 8,8 graduko lurrikara batek Errusia ekialdea astindu du, eta, ondorioz, tsunami alerta aktibatu dute Ozeano Bareak bustitzen dituen hainbat herrialdetan, Japonian, Ameriketako Estatu Batuetan, (Hawaiin eta Alaskan), Txinan, Filipinetan, Kanadan edota Hego Amerikan.
- Boiseko jaialdia: Imanol Pradales lehendakaria Boiseko Jaialdian izango da, eta arratsaldean (Euskal Herrian 18:00ak direnean) Basque Block bisitatuko du, Boiseko euskal komunitatearentzako toki enblematikoa eta ondare kultural partekatuaren ikurra dena.
- Elkarrizketa Kayed Hammad itzultzaile gazatarrari: Arantza Ruiz kazetariak Kayed Hammad itzultzaile gazatarra elkarrizketatuko du ETB2ko "12 minutos" saioan, 21:40etik aurrera.