Hauek dira historiako 10 lurrikararik handienak
Asteazken honetan Errusiako Kamtxatka eskualdean epizentroa izan duen 8,8 graduko lurrikara inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da.
Errusiako Kamtxatka penintsulan goizaldean gertatu den 8,8 graduko lurrikara munduan inoiz erregistratu diren handienetan zortzigarrena da. Lehen tokian 1960. urtean Valdivia (Txile) astindu zuen 9,5 graduko lurrikara dago.
Hauek dira inoiz erregistratu diren lurrikararik handienak, AEBko USGS Ikerketa Geologikorako Zentroaren arabera.
10 lurrikararik handienak
1- Valdivia (Txile), 1960ko maiatzaren 22an: 9,5
2- Alaska (AEB), 1964ko martxoaren 28an: 9,2.
3.- Sumatra (Indonesia), 2004ko abenduaren 26an: 9,1.
4- Fukushima (Japonia), 2011ko martxoaren 11n: 9.
5- Errusia, 1952ko azaroaren 4an: 9.
6- Txile, 2010eko otsailaren 27an: 8,8.
7- Ekuador eta Kolonbia, 1906ko urtarrilaren 31n: 8,8.
8- Kamtxatka (Errusia), 2025eko uztailaren 30ean: 8,8.
9- Rat uharteak (Alaska), 1965eko otsailaren 4an: 8,7.
10- Tibet, 1950eko abuztuaren 15ean: 8,6.
Hamar lurrikara horiei Perun, Kalifornian (AEB) eta Txilen XVIII. eta XIX. mendeetan gertatutakoak gehitu behar zaizkie. Horien inguruko gutxi gorabeherako kalkuluak baino ez daude: Callao eta Lima (8,6 eta 9 gradu artean), 1746. urtean; Arica (Txile), ia 9 gradu, 1868an, eta Kalifornia, 8,7 eta 9,2 gradu artean , 1700. urtean.