Hildakoak 60.000tik gora dira dagoeneko Gazan eta gosetea gizarte osora zabaltzen ari da
Hiru herritarretik batek hianbat egun ematen ditu jan gabe, eta 5 urtetik beherako haurrak desnutrizio arriskuan daude, NBEren arabera. Palestinarrek “proportzio epikoko hondamendi humanitarioa” bizi dutela dio erakundeak.
Tiroketa baten biktimak, laguntza jasotzeko zain zeudela erailak. Argazkia: EFE.
2023ko udazkenetik Israel Gazaren aurka egiten ari den erasoaldiak egoera benetan lazgarriak utzi ditu. Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiaren hitzetan, Gazako Zerrendak "hondamendi humanitario epikoa" bizi du. Hildakoak 60 mila baino gehiago dira dagoeneko, eta herritarren herenak gosete egoeran daude. Bitartean, nazioarteko presioa areagotzen ari da, Erresuma Batuak Palestinako Estatua onartu egindo duela iragarri du eta.
2023ko urriaren 7ko erasoen ostean Israelek hasi zuen erasoaldiak utzitako hildakoen eta zaurituen kopuruaren berri emateko azken datuak plazaratu ditu Gazako Osasun Ministerioak. Zehazki, 60.034 dira hildakoak; 113, azken 24 orduetan.
Ministerioak nabarmendu duenez, astelehenetik asteartera bitartean,Israelgo tropek gutxienez 22 pertsona tirokatu dituzte laguntza humanitarioa lortzen saiatzen ari zirenean.
Beraz, maiatzaren amaieran AEBk eta Israelek babestutako Gazarako Fundazio Humanitarioa (GHF) Gazan lanean hasi zenetik, Israelgo Armadak 1.179 pertsona hil ditu tirokatuta, janaria jasotzeko zain zeudela.
Kopuruak gehiago zehazteko, agintariek azpimarratu dute 8.867 pertsona hil eta 33.829 zauritu dituztela martxoaren 18a ezkero, Israelgo Armadak Hamasekin urtarrilean hitzartutako su-etena hautsi zuenetik, alegia.
Hala ere, kopurua handiagoa izango ote den beldur dira, bilaketa- eta erreskate-taldeak ezin baitira iritsi hainbat eremutara.
NBEk gosete arrisku larriaz ohartarazi du
Erasoez gain, azken hilabeteetan gosetea ari da Gaza suntsitzen. NBEko agentziek ohartarazi dutenez, hiru biztanletik batek baino gehiagok hainbat egun ematen ditu jan gabe. Jakinarazi dute, halaber, beste nutrizio-adierazleak ere mailarik txarrenera iritsi direla.
Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, elikagai faltagatik 150 lagun hil dira dagoeneko; horietatik 88, haurrak.
Horrez gainera, NBEren arabera, "500.000 pertsonak baino gehiago (Gazako biztanleriaren ia laurdena) gosetearen antzeko egoeran daude, eta gainerako biztanleek, berriz, muturreko goseari aurre egin behar diote".
Haurren egoerari begiratuta, NBEk nabarmendu du 320.000 haur baino gehiagok (5 urtetik beherako biztanle guztiak) desnutrizio akutua izateko arriskua dutela. Horietatik milaka haurrek desnutrizio akutu larria dute, desnutrizio modu hilgarriena, alegia.
Ekainean 6.500 haur ospitaleratu zituzten desnutrizio-tratamendua jasotzeko (gatazka hasi zenetik izan den kopururik handiena). Uztailean, ordea, kopuru hori are handiagoa izan da: lehen bi asteetan 5.000 adingabe baino gehiago ospitaleratu baitzituzten.
"Denbora agortzen ari da"
Nazio Batuen Elikagaien Munduko Programak (WFP) eta Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) ohartarazi dute "denbora agortzen" ari dela "eskala handiko erantzun humanitarioa ezartzeko".
Ross Smith WFPren zuzendariak esan duenez, laguntza humanitarioa sartzeko gerra-etenaldiak ez dira nahikoak. "Ez dira betetzen ari laguntza humanitarioko beharrezko bolumenak, eta elikagaiak ez ezik, osasun- eta mediku-hornidura eta ura ere sartu beharko lirateke".
"Beharrezkoa da azkarrago ematea sartzeko baimenak, soldaduak ez egotea konboietatik eta banaketa-puntuetatik gertu, eta, jakina, zain dagoen jendeari tiro ez egitea", gaineratu du.
Era berean, gogorarazi du martxoan amaitu zen su-etenaldian, egunean 200 kamioi eramatea eta 400 puntutan baino gehiagotan laguntza banatzea lortu zutela.
Agentziek zehaztu dutenez, "Gazan elikagaien eta nutrizioaren oinarrizko beharrak asetzeko soilik, hilero-hilero 62.000 tona bizi-laguntza baino gehiago behar dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.