NATOk espaziorako defentsa estrategia jarri du martxan
NATOko defentsa ministroek espazioko defentsarako estrategia abian jartzea erabaki dute Bruselan egindako bileran. Horrenbestez, satelite batek erasoa jasanez gero, erantzun ahal izateko. "Garrantzitsua da espazioa ere arretaz zaintzea", esan du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. Horretarako, gaitasunen eta espazioko informazioa elkartrukatuko dute aliatuek.
Etorkizunean ekintza autonomoetarako eremutzat hartu ahal izango du NATOk espazioa. Horretarako ahalmen egokiak prestatuko ditu eta espazioan erasoa jasanez gero, erantzun egokia eman ahal izango du; gaur egun, lur, itsaso, aire eta ziberespazioan egiten den bezala. Horren inguruko erabaki zehatzagoa, antza, abenduan hartuko du NATOk, Londresen egingo duen goi-bileran.
2016an NATOko estutu kideek hackerren erasoei erantzuteko defentsa estrategia jarri zuten martxan, argindar sarea edo komunikazioei egindako erasoei erantzun ahal izateko. Oraingoan, espazioa eremu bezala aldarrikatu dute, herrialderen batek, batez ere Errusiak edo Txinak, sateliteak bezala espazioko azpiegiturei erasoa eginez gero, erantzuteko.
Gaur egun satelite bidezko komunikazioak garrantzi handia dute, arlo militarrean ez ezik, gizarte zibilean ere bai. Eta NATOk hori babestu nahi du. 1985ean AEBk beren satelite bat suntsitu zuten, eta 2007an Txinak gauza bera egin zuen satelite zaharkitu batekin. Aurtengo martxoan Indiak ere lortu zuen sateliteak suntsitzeko gai diren estatuen zerrendan sartzea. Ostera, askoz zailagoa da horrelako eraso bat eragoztea.
Oraingoz, teknikoki ia ezinezkoa da satelite bat babestea. Trump presidenteak iazko abenduan 'Estatu Batuetako Espaziorako Agintea' sortu zuen. Bere helburua 2020ren amaierarako 'Estatu Batuen Espaziorako Agintea' sortzea da, defentsarako seigarren adar gisa. Ildo horretatik, NATOren Espazioko Estrategia hasi baino ez da egin, adituen esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Irani gogorarazi dio 48 orduan iraungiko dela bere ultimatuma
"Gogoratzen al duzue Irani 10 eguneko epea eman niola akordioa adosteko edo Ormuzko itsasartea irekitzeko? Bada, denbora amaitzen ari da: 48 ordu geratzen dira infernua hasteko", esan du Trumpek Truth Social plataforman argitaratutako mezu batean.
Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da
Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.
Beiruteko nekazarien azoka sukalde solidario handi bilakatu da
Besteak beste World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeen finantzaketa jasotzen dute. Tokiko nekazarien produktuekin prestatzen dituzte jakiak, premian daudenek etxean bezala jan dezaten. Beharra gero eta handiagoa da, desplazatuen kopurua etengabe hazten ari delako.
Buxehrko zentral nuklearraren eta Khuzestango eremu petrokimikoaren aurkako eraso gehiago salatu ditu Iranek
"Eraso horren hedatze uhinaren eta metrailaren ondorioz, zentral elektrikoaren alboko eraikinetako bat kaltetu da, eta, zoritxarrez, segurtasun saileko langileetako bat hil da", jakinarazi du instalazioko langile batek. Irango agintariek nabarmendu dutenez, zentrala martxan dago.
Energia enpresen etekinei zerga ezartzeko eskatu dute Alemaniak, Italiak, Espainiak, Portugalek eta Austriak
Bost herrialde horietako Finantza ministroek gutuna igorri diote Europako Batzordeari. Argudiatu dutenez, "gerraren ondorioz etekinak lortzen ari diren konpainiek euren partetik ipini behar dute herritarren gaineko zama arintzeko”.
Lurra, 'Orion' espazio ontzitik ikusita
Misioa aurrera doa, Ilargirantz, eta distantzia horretatik Lurraren irudiak hartu dituzte, astelehenean satelitera iritsi aurretik.
Ehiza hegazkinak eraisteak ez du eraginik Iranekin egiten ari diren negoziazioetan, Trumpen arabera
Hala ere, su-etena lortzeko negoziazioak "itopuntuan" daudela adierazi dute bitartekariek. Iranek saria eskaini du pilotuak harrapatzeagatik, eta Israel Libanon jartzen ari da indarra.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.