Libiako migratzaileen zorigaitza
Libian migratzaileen zentro baten kontra izandako bonbardaketak eta horrek utzi duen 40 hildakoen balantzea beltza beste giza hondamendi bat da Europako ateetan. Libian duela zortzi urtetik gerra zibil bat dago. Nazio Batuen Erakundeak aitortutako gobernuak soilik Tripoli hiriburua kontrolatzen du eta hortik aurrera ezer gutxi. Hafter jeneralaren gobernu errebeldeak herrialdearen ekialde osoa kontrolatzen du eta bonbardaketa hau egitea egozten diote. Bonbardaketaren atzean bera edo beste bat egon, hondamendia berbera da.
Libia ez da herrialde egonkor bat, bertakoentzat ere arriskutsua da eta askoz ere arriskutsuagoa Europara igaro asmoz bertan pilatzen diren milaka afrikarrentzat. Europako Batasunak politikoki Tripoliko gobernua babesten du eta dirua ematen dio kostazain talde bat izan dezan. Helburua da Libia bera izan dadila etorkinen mugimendua kontrolatzen duena eta hauek Europara iristea galarazten duena, baina hori ez da behar bezala betetzen. Asko dira etsita dauden etorkinak eta itsasoz zeharkatzen saiatzen direnak. Italiako gobernuaren jarrera gogorrak, eta bereziki Salvini buruzagiarenak, ezinezkoa ari da egiten erreskatean aritzen diren itsasontzien lana.
Emaitza dramatikoa da: migratzaileak ez daude seguru Libian, bertan gaizki tratatu eta hil egiten dituzte, eta itsasoan ere ez daude seguru, erreskaterako geroz eta itsasontzi gutxiago daudelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "substantzia kimiko ezezagun bat" botatzea leporatu dio FINULek Israeli
Nazio Batuen Libanoko Bitarteko Indarrak adierazi du kezkatuta dagoela kimiko horiek osasunean, nekazaritza-lurretan eta zibilak beren etxeetara itzultzean izan dezaketen eraginagatik.
Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute bihar Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, sosaldia antolatu dute.
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".