Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salvinik bere aukeretan sinisten du

Ligako buruzagi eta Italiako Barne ministroari interesatzen zaio hauteskundeak lehenbailehen egitea, baina horrek ez du esan nahi modu automatikoan lortuko duenik.

Matteo Salvini Ligako buruzagi, Italiako lehen ministrorde eta Barne ministroa denak Bost Izarren Mugimenduarekin duen koalizioa hautsi nahi du hauteskundeetara joateko. Inkestek diotenez, koalizio horrek Ligari bakarrik egin dio mesede, babesa bikoiztuko luke (botoen % 36). Aldiz, Bost Izarren Mugimenduak botoen erdiak galduko lituzke eta % 17n geratuko litzateke soilik. 2018ko martxoko hauteskundeetan izan zen emaitzaren alderantziz, hain justu.

Beraz, Salviniri interesatzen zaio hauteskundeak lehenbailehen egitea. Baina horrek ez du esan nahi modu automatikoan lortuko duenik hori. Hasteko, gezurra dirudien arren, Salvini ez da lehen ministroa. Lehen ministroa Giusseppe Conte da eta, hain justu, Liga eta Bost Izarren artean epaile lanak egiteko aukeratu zuten. Bera da Gobernuaren konfiantza mozioa deitu beharko lukeena. Mozio horretan, Bost Izarren Mugimenduak oraingo gobernuaren aldeko botoa emango luke, ez baitu koalizioa hautsi nahi. Eta oraingo Parlamentuan, gogoratu, Bost Izarren Mugimenduak Ligak baino diputatu gehiago ditu.

Gobernua erortzen bada, beste gobernu bat izendatu edota hauteskundeak deitzeko eskumena Italiako presidenteari, Sergio Mattarellari, dagokio, gainera. Eta Mattarella ez da hauteskundeak deitzearen aldeko. Beraz, ez dago seguru Salvinik berea lortuko duenik.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X