Albiste da
PORTUGALGO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sozialistak nagusitu dira Portugalen, abantaila handiarekin

Antonio Costaren PSk garaipen argia lortu du hauteskundeetan, baina ez du gehiengo osorik eskuratu. Abstentzioa oso handia izan da, parte-hartzea % 54,5ekoa izan baita.
PORTUGAL ELECCIONES HAUTESKUNDEAK ANTONIO COSTA EFE
18:00 - 20:00
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen

Antonio Costaren Alderdi Sozialistak (PS) irabazi ditu igande honetako hauteskundeak Portugalen, abantaila handiarekin; izan ere, botoen % 36,65 eskuratu ditu, bozen % 98,98 zenbatuta.

Barne Administrazioak jakitera eman duenez, PSk garaipen argia lortu du, baina ez du gehiengo osorik eskuratu.

Oposizioko alderdi nagusiak, Alderdi Sozial Demokratak (PSD), botoen % 27,9 lortu ditu.

Honenbestez, berriz gobernatzeko babesak bilatu beharko dituzte sozialistek, duela lau urte egin bezala. Ezkerreko gainerako alderdiengana jo zuten orduan, eskuinak lortu zuen garaipenari buelta emateko.

Horren bazkideek, Bloco de Esquerdak eta CDU komunista eta ekologisten koalizioak, bozen % 6,46 eskuratu dituzte.

Bestalde, CDS-PP demokristauak botoen % 4,25 erdietsi ditu, eta PAN alderdi animalistak, berriz, % 3,28.

Abstentzioa oso handia izan da, parte-hartzea % 54,5ekoa izan baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X