Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haserrea

Sua, oihuak, tiro hotsak, polizia autoen burrunba amaigabea, beldurrak eragindako korrikaldiak antzerakoak dira leku guztietan.

Sua, oihuak, tiro hotsak, polizia autoen burrunba amaigabea, beldurrak eragindako korrikaldiak antzerakoak dira leku guztietan. Agian horregatik, azken astetan Munduko hiri ugariko kaleak astindu dituzten istiluak, borrokak eta poliziak protestei emandako erantzunaren zergatia aztertzerakoan, komunikabidek askok eta aditu gehienek  parekatu egin dituzte, eragileak eta ondorioak bertsuak bailiran. Ondoezak eta nahigabeak irtenbidea behar dute, normalean errudunak bilatzea izaten da aukera erabiliena, nire egonezina sortu duenaren kontra jotzeak barruak lasaitu litzakeelako.

Txilen, Bolivian, Libanon edo Iraken gobernuari eta politikoei leporatu diete manifestariek egoera onartezinaren erantzukizuna. Iraken. Estatu Batuek XXI. mendean egindako bidegabekeria handienaren ondorioak jasaten ari dira oraindik. Gezurretan oinarritutako erasoak 600.000 mila pertsonen heriotza ekarri du, aberatsa zen herrialdearen baliabideak eta azpiegitura suntsitu ditu, gerra zibila eragin eta gizarte bizitzatik ezabatuta zegoen erlijioaren alderdi zikoitzenak suspertu ditu harremanen ardatz nagusi bihurtu arte. 16 urteko gerraren ondoren jendea nekatuta, gogait eginda dago, ustelkeriak erakunde guztietako egiturak zulatu dituelako eta politikoek alderdikeria arduragabeaz jokatu dutelako.

Libano garai batean “Ekialdeko Suitza” izan zen, baina 15 urteko gerra zibilak eta ondorengo antolaketa politikoak, sektarismoa hedatu du eta elkarbizitza ezinezkoa bihurtu. Siriako gerrak berriz milaka eta milaka errefuxiatu bultzatu ditu babes bila muga gainditzera, lehendik zaila zen egoera jasanezina egiteraino.

Bolivian iraganak, orainak eta etorkizunak talka egin dute. Garai batean agintea izan zutenek berreskuratu nahi dute, urtetan mendean egon zirenek ez dute giltza askatu eta itzuli nahi, askok eta askok iragana madarikatu arren berrikuntza nahi dute betiereko gidariez aspertuta.

Txile Hego Amerikako herrialde aberatsena da, Boliviak baino 'per capita' errenta 5 bider handiagoa du, erdi mailako klasea sendoa da eta urtetan diktadura ondorengo gizartea egituratzen eta antolatzen jakin du. Baina azken urtetan egoerak begi bistan okerrera egin du, ekonomiaren adierazle bikainen ostean giza talde ahulenak pobretu egin dira eta erdi mailakoetan ziurgabetasuna nagusitu. Baina itxuraz soziologoak, intelektualak eta are gutxiago politikoak ez dira horretaz ohartu. kaleko jendearengandik oso urruti zeuden, metroko txartelaren garestitzeak leherketa izugarri hau eragin duenean. Txiletarrek duintasuna aldarrikatu dute, eta politikoen eta erabakiak hartu behar dituztenen axolagabekeria eta itsukeria salatu. Itsukeria berak beste leku asko kutsatu ditu. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X