VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guaidok mobilizatzera deitu ditu herritarrak, 'Boliviakoa Venezuelan gerta dadin'

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ere mobilizatzera deitu ditu bere jarraitzaileak, eta estatu kolpe saiakerarik ez egiteko ohartarazi die opozisioko kideei.
Juan Guaido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Juan Guaido, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

Juan Guaido Venezuelako oposizioburuak mobilizatzera deitu ditu gaur herritarrak eta kaleak hartzeko deia egin die, Nicolas Maduroren Gobernuaren kontra protesta egiteko. Modu horretan, "Bolivian gertatu dena" Venezuelan gertatuko dela ziurtatu die bere jarraitzaileei. 

Guaido Venezuelako Parlamentuko presidenteak Gobernuko behin-behineko presidente izendatu zuen bere burua joan den urtarrilean, eta azken hilabeteotan egoera zerbait baretu bada ere,  giro politiko oso nahasia bizi dute Venezuelan.

Twitter sare sozialean gaur zabaldutako mezu baten bidez,  "etengabeko protesta" bat abian jartzeko eskatu die jarraitzaileei Guaidok.  "Bolivian bezala, Armada eta Polizia herriaren alde jartzea lortu behar dugu", esan du. Harik eta Maduro boteretik kendu arte, "gelditu gabe borrokan" jarraitzeko beharra aldarrikatu du.

Arrazoi ezberdinak tarteko, Perun, Ekuadorren, Txilen eta Bolivian tentsio handia dago kaleetan. Bolivian, azken asteotan oposizioak deitutako manifestazioetan izandako istiluek Evo Moralesen presidentearen dimisioa ekarri dute, eta Jeanine Añez oposizioburuak herrialde horretako behin behineko presidente izendatu du bere burua. Guaidorentzan "inspirazio iturri" da Añez,  Venezuelan "trantsizio baketsu" bat ezartzeko.

Bere aldetik, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ere mobilizatzera deitu ditu bere jarraitzeileak, eta estatu kolpe saiakerarik ez egiteko esan dio oposizioari.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X