Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Johnsonek eta Corbynek 'brexit'ari buruz eztabaidatu dute

Johnson ez da herritarren gustuko, baina Corbyn are gutxiago. Biei buruzko iritziaz galdetuta Corbynen aurkakoak gehiago dira Johnsonen aurkakoak baino.

Johnson eta Corbyn, telebista-eztabaidan, espero bezala, 'brexit'ari buruz aritu dira. Eta bakoitzak 'brexit'ari buruz duen jarrera argi uzteko balio izan du. Johnsonek espero du, parlamentu berriak Europar Batasunarekin adostu duen irteera akordioa onartzea, eta urtarrilaren 31n, behar bada lehenago, irteera garbia gauzatzea.

Corbynek berriro negoziatu nahi du akordioa, eta sei hilabeteko epean erreferendum bidez biztanleei galdetu ea akordio horren baldintzatan Europar Batasunetik atera nahi duten ala bertan segi nahi duten. Nolabait esateko, nahiz eta hala ez deitu, 'brexit'ari buruzko bigarren erreferenduma izango litzateke.

Badirudi Johnsonek aukera handiagoa duela bere asmoa gauzatzeko Corbynek baino. Inkestek kontserbatzaileei ematen diete gehiengo osoa, eta inkesten arabera … hara! Johnson ez da herritarren gustuko, baina Corbyn are gutxiago. Biei buruzko iritziaz galdetuta Corbynen aurkakoak gehiago dira Johnsonen aurkakoak baino.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X