AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidenek demokraten primarioak irabazi ditu Michiganen eta aurrea hartu dio Sandersi

Astearteko emaitzen ondoren, hautagai demokrata izateko bidea erraztu dio Sandersek Bideni, izan ere, presidenteorde ohiak 817 ordezkari ditu dagoeneko, eta senatari ezkertiarrak 659.
18:00 - 20:00
Biden, Sandersi: ''Elkarrekin Trumpi irabaziko diogu''

Bernie Sanders senatari ezkertiarrak ezin izan du duela lau urte Michiganen lortutako garaipena errepikatu, eta astearte honetan hautagai demokrata izateko bidea erraztu dio Joe Biden presidenteorde ohiari, Etxe Zurira iristea helburu duen aurkariari.

Zehazki, Bidenek botoen % 53 lortu ditu Michiganen, eta Sandersek, berriz, % 38. Horrez gain, Barack Obamaren presidenteorde izandakoak (2009-2017) Missourin (% 60) eta Mississippin (% 81) ere irabazi du. Bozetara deitutako beste hiru estatuetan (Washington, Idaho eta Ipar Dakota) ez dituzte emaitzak zabaldu.

Priorities USA Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) demokratentzat dirua biltzen duen erakunde nagusiak Bidenen zerbitzura jarri du bere makineria, "matematikak orain argiak" direla iritzita eta demokraten primarioak Bidenek irabaziko dituela ziurtzat emanez.

Testuinguru horretan, demokrata askok, Jim Clyburn kongresukideak besteak beste, "primarioak amaitutzat emateko" eta datozen egunetarako aurreikusita dauden eztabaidak bertan behera uzteko eskatu diote alderdiari. Bidenentzat ezinbestekoa izan zen Clyburnen babesa Hego Carolinan garaipen handia lortzeko.

Astearteko emaitzen ostean, Bidenek aurrea hartu dio Sandersi, izan ere, presidenteorde ohiak 817 ordezkari ditu jada, eta senatari ezkertiarrak, 659. Demokratek uztailean egingo duten batzarrean izendatuko dute AEBko hauteskundeetarako hautagaia, eta 1.991 ordezkariren babesa lortu behar dute horretarako.

Hala, Sandersek hautagai demokrata izateko lehian jarraitzea erabakitzen badu, igandean Phoenixen (Arizona) izango den aurrez aurreko eztabaidan parte hartu beharko du. Datorren asteartean Florida, Ohio, Illinois eta Arizona estatuetan primarioak egin aurretik egingo dute eztabaida hori.

Azken hilabeteotako eztabaiden ostean, bi hautagaien arteko lehen aurrez aurrekoa izango da; izan ere, aurreko eztabaidetan Elizabeth Warren eta Amy Klobuchar senatariek, Pete Buttigieg alkate ohiak eta Michael Bloomberg milioidunak hartu zuten parte.

Horrez gain, publikorik gabeko lehen eztabaida izango da, koronabirusaren hedapenaren aurrean alderdiak neurriak hartzea erabaki baitu; izan ere, AEBn 1.000 kasu inguru atzeman dituzte eta 30 bat pertsona hil dira jada horren eraginez.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X