Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra

Etorkizunik gabeko garaiak diruditen hauetan, hitz harrigarriak entzuten ari gara, elkartasunaz, elkarbizitzaz, egin beharrekoaz eta egin ez genuenaz.

Etimologiaz dakitenei gerra zer den galdetuko bagenie, bi talderen arteko borroka dela erantzungo ligukete, gizaki taldeak noski, eta gehienetan heriotza eta kalte material handiak eragiten dituela. Egun arraro hauetan, behin eta berriz entzun diegu buruzagi politikoei gerran gaudela aldarrikatzea, une latzak bizitzeko prestatu behar dugula eta borroka luzea izango dela.

Gerraren ezaugarriak erabat aldatu dira azken urteetan. Garai batean armaden arteko gatazka zelako, baina gaur egun etsaia zehaztea zaila izaten da "gerra" deitzen dugun horretan. Horixe gertatu zaie estatubatuarrei Dorre Bikien erasoetatik sartu diren gatazka guztietan. Horixe gertatu zaigu guri Al Qaeda edo Estatu Islamikoaren kontrako borrokan. Orain berriz zomorro ikusezinaren aurka ari gara, irabazteko hain zaila omen den gatazka honetan.

Bizi dugun honi, guztia gainditu edo gutxienez  igaro ondoren jarriko diogu izena, baina egia da ezinezkoa bihurtu zaigula zer gertatu den, zer jazotzen ari den eta batez ere zer datorkigun zehaztea. Denbora bera malgutu egin zaigu, bizi omen genituen garai likidoetara egokituta. Orain dela aste bete gertatutakoa antzinako kontua iruditzen zaigu, eta ez gara ausartzen aurreikuspenak egitera, gainera etorri zaiguna inork ez zuelako antzeman begien aurrean lehertu zitzaigun arte.

Ez dugu halakorik ezagutu eta horrexegatik galduta eta beldurtuta gabiltza. Oinarrizko egiak, ezinbesteko euskarriak kolokan dira. Egun gutxitan sendoa zirudien guztia goitik behera erori zaigu eta gure burua biluzik dagoela ohartu gara. Erantzunak behar ditugu, baina arazo guztien aurrean errezetak zituztenak mutu dira, jakintsuenek historian atzera egiten dute gaur egun behar ditugun konponbideen bila, beraiek esandakoaren aurka, iraganak gertatutakoa azaltzen digulako, baina ez egun behar duguna eskaini. Esan ohi da historian ezin dugula pareko bi gertakizun aurkitu, erreketako uraren gisa, beti ezberdina, berria delako guri emari bera iruditu arren.

Etorkizunik gabeko garaiak diruditen hauetan hala ere, hitz harrigarriak entzuten ari gara, elkartasunaz, elkarbizitzaz, egin beharrekoaz eta egin ez genuenaz, gizarte antolaketaz, urkoari zor diogunaz… Horiek hortxe geratuko dira, baten batzuk ezabatzen ahalegindu arren. Eta guk, gizaki arruntok, agian ikasiko dugu genuenari zuen balioa ematen, benetan garrantzitsua zer den bereizten, eta denbora eta ahaleginak amets hutsetan ez galtzen… agian.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X