NASA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dena prest AEB tripulaziodun hegaldi espazialetara itzultzeko

Espazio-anezkaren hegaldiak amaitu eta 11 urtera, AEBko bi astronauta Nazioarteko Espazio Estaziora joango dira SpaceX-en Crew Dragon espazio-ontzian.
NASAren kohete bat artxiboko irudian. Argazkia: NASA
NASAren kohete bat artxiboko irudian. Argazkia: NASA

Gaur, maiatzak 27, AEBko astronautak euren herrialdetik bertatik abiatutako suziri batean joango dira Nazioarteko Espazio Estaziora, duela 11 urte espazio-anezkaren hegaldiak amaitu zirenetik lehenengo aldiz.

Robert Behnken eta Douglas Hurley astronautak SpaceX enpresaren Crew Dragon espazio-ontzian abiatuko dira, Falcon 9 suziri baten laguntzarekin, Floridako basetik, Demo-2 misioaren baitan Nazioarteko Espazio Estazioan egingo duten egonaldi luzerako.

SpaceX-en azken proba izango da, misio honek balioztatuko baitu konpainiaren garraio sistema, tartean suziria, berau jaurtitzeko plataforma, espazio-ontzia eta lan egiteko gaitasuna. Era berean, astronautek lehenengo aldiz probatuko dute espazio-ontziaren orbita sistema.

Cañaveral lurmuturretik abiatu ostean, Crew Dragon espazio-ontziak 27.360 km/h-ko abiadura hartuko du Nazioarteko Espazio Estaziorantz.

24 ordutan, Crew Dragon Nazioarteko Espazio Estaziora lotzeko prest egongo da. Ontzia lotzeko prozesua automatikoki egiteko prestatuta dago, baina barruan joango diren astronautek eta Nazioarteko Espazio Estaziokoek gainbegiratuko dute, eta espazio-ontziaren kontrola har dezakete, beharrezkotzat jotzen badute.

Misioa amaitzen denean, Crew Dragon bere kasa askatuko da, astronautak barruan dituela, eta Lurraren atmosferan sartuko da berriro. Floridako kosta atlantikoan itsasoratu eta gero, SpaceX-en Go Navigator itsasontziak jaso, eta Cañaveral lurmuturrera eramango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X