HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamala Harrisek presidenteorde demokrata izateko hautagaitza onartu du ofizialki

Obamak demokrazia "arriskuan" dagoela Trump bezalako presidente batekin adierazi du, "reality show" batean balego bezala jokatzen baitu.
Kamala Harris
Kamala Harris. Irudia: EFE

Kamala Harris Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokrataren presidenteorde izendatu dute ofizialki, asteazken honetan, Demokraten Konbentzioaren hirugarren egunean, kargua onartu ostean, koronabirusaren pandemia dela eta modu birtualean egiten ari dena.

Aita jamaikarra eta ama indiarra dituelarik, Ameriketako Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako batek presidenteorde izateko hautagai duen lehen emakume beltza eta indoamerikarra da.

Barack Obama presidente ohiak eta Hillary Clinton Estatu idazkari ohiak ere parte hartu dute hitzorduan, eta, hasiera batean, Ameriketako Estatu Batuetan eraildako afroamerikar herritarrak izan dituzte gogoan, minutu bateko isilunea eginez.

Harrisek azaldu duenez, berak, etorkinen alaba, presidenteorde izendatua izatea lortu badu, aurreko belaunaldien lanari eta "dedikazioari" esker izan da, "harrokeria eta aitortzarik gabe, antolatu, lekukotza eman, manifestatu, alde egin eta borrokatu egin zutenak, ez bakarrik bere botoagatik, baizik eta mahaiko eserleku batengatik".

"Emakume horiek eta jarraitu zuten belaunaldiek lan egin zuten demokrazia eta aukerak egiazkoak izan zitezen jarraitzen diegun guztien bizitzan, Barack Obama eta Hillary Clintonen lidergo aitzindariarentzat bidea erraztu zuten", adierazi du.

"Gure demokraziaren printzipioak daude jokoan"

Obama izan da, hain zuzen ere, Harrisen aurretik joan dena, eta Donald Trump Etxe Zuriko buruzagia kritikatzeko baliatu du hitzaldia; izan ere, hura izan da Alderdi Demokrataren boxeo-zaku nagusia kongresu hau hasi zenetik.

Presidente ohiak Trump kritikatu du, ez duelako inolako interesik erakutsi aktore politiko guztiekin adostasuna lortzeko, herrialdea aurrera atera ahal izateko, eta bere lana egiten jakin ez izanaren ondorioak "oso larriak" izan direla ziurtatu du, hala nola, "galdutako milioika lanak", koronabirusaren krisiaren ondorioz hildako 170.000 pertsona baino gehiago, edo "AEBen ospe harroaren erorketa larria mundu osoan".

Trumpek bere politikekin ez jarraitzea espero zuela onartu du Obamak, baina ez zuen uste "reality show batean" balego bezala jokatuko zuenik "nahi duen arreta lortzeko".

Biden "anaia"tzat jo du Obamak, sinetsiko ez lukeen gauza bat, onartu du, biak "leku eta belaunaldi ezberdinetakoak" baitira.

"Joe Bidenengandik berehala miretsi nuena bere errekuperazio gaitasuna da, borroka gehiegitik jaioa; bere enpatia, min gehiegitik jaioa. Ezagutzen dituen pertsona guztiak errespetuz eta duintasunez tratatzen goiz ikasi zuen gizona da Joe, bere gurasoek erakutsi zizkioten hitzei jarraituz: 'Inor ez da zu baino hobea, Joe, baina zu ez zara inor baino hobea'", adierazi du.

"Eta nire lagun Kamala Harrisengan lanerako prestatua baino gehiago dagoen bikote ideala aurkitu du; hesiak gainditzea zer den dakien norbait, eta karrera bat egin duena besteei laguntzeko borrokan, bere amets amerikarra bizitzeko", jarraitu du.

Hori dela eta, Obamak hautestontzietara joateko eskatu die herritarrei, eta hala ez bada, Ameriketako Estatu Batuetako demokraziaren egoera are gehiago ahulduko dela azpimarratu du.

Minutu batzuk lehenago Hillary Clintonek hartu du hitza, orain arte Trumpekin Bulego Obaleko aulkiagatik lehiatzea eta galtzea zer den dakien pertsona bakarra.

Estatu idazkari ohiak azaroaren 3an hautestontzietara joateko eskatu die herritarrei, haiek direla AEBetako hurrengo presidentea aukeratzen dutenak ziurtatzeko, eta "ez arerio atzerritar bat".

Abstentzioa izan da Demokraten Konbentzioaren hiru egunetan gehien errepikatu den leitmotiv-a, eta Clintonek ideia bera berretsi du, "lau urte hauetan" 2016an botoa ematera ez joatea "zein arriskutsua" izan zen entzuten aritu dela adieraziz.

Ostegun honetan amaiera emango diote Demokraten Konbentzioari, Joe Bidenen onarpen hitzaldiarekin, asteartean azaroaren 3an egingo diren hauteskundeetarako hautagai izateko tramitea amaitu ondoren, Alderdi Errepublikanoaren hautagaitza ofiziala egin arte.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X