Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte batek hiru pertsona hil ditu labankadaz Nizako eliza batean

Erasotzailea atxilotu egin dute eta ospitale batean dago. Ordu batzuk geroago, Poliziak labana batekin mehatxu egin duen gizon bat hil du Avignonen eta beste susmagarri bat atxilotu du Lyonen.
18:00 - 20:00
Gutxienez hiru hildako Nizan, eliza baten ondoan labanaz egindako eraso batean

Hiru pertsona hil dituzte gaur goizean Nizako basilika katoliko batean izandako erasoan eta Frantziako Gobernuak segurtasun-neurriak areagotu ditu, hilabetean hiru atentatu jasan ostean.    

Poliziak susmagarria atxilotu du, tiroz zauritu eta gero. Antza, hainbat aldiz "Ala handia da" oihukatu du.

Duela bi aste, irakasle bati lepoa moztu zioten Paris kanpoaldeko herri bateko eskola baten ondoan, klasean Mahomaren karikaturak erakutsi zituelako.

Emmanuel Macronek adierazpen askatasuna aldarrikatuta, marrazki horiek erakustea babestu zuen. Horrek haserrea eragin zuen herrialde musulmanetan eta Frantzian eta Turkiaren arteko harreman diplomatikoak gaiztotu egin ziren.

Halaber, herrialde horietako askok jatorri frantziarrekiko produktuei boikota egiteko deia zabaldu zuten. Testuinguru horretan, Macronek jakinarazi du terrorismoaren aurkako dispositibo militarra indartzeko agindua eman duela eta aurrerantzean 7.000 soldadu egongo direla Frantziako kaleetan barrean, 3.000 beharrean.

Atentatuaren berri izan ostean, Macron Nizara joan da. Eraso "terrorista islamista" izan dela esan du eta Frantziak amore emango ez duela azpimarratu du.

COVID-19ren pandemia gogor jotzen ari da Frantzian. Horregatik, bart herritarrak etxean bakartzeko agindua eman zuen Macronek. Baina orain beste fronte bat ireki zaio, eta presioa goraka doa. Gauzak horrela, alerta terrorista gorengo maila ezarri dute.  

Erasoa Notre Dame basilikan

09:00ak inguruan, gizon bat labana batekin sartu da Notre Dame basilikan. Ordu horretan oso jende gutxi zegoen barruan.

Lehendabizi 70 urteko emakume bati lepoa moztu dio. Ondoren 40 urteko beste emakume bati egin dio eraso; ihes egitea lortu du eta taberna batean ezkutatu da, baina zaurituta eraman dute ospitalera eta bertan hil da.

Hirugarren biktima basilikako sakristaua izan da. 50 urte inguru zeuzkan gizonari ere lepoa moztu dio.   

Bizilagun batek ohartarazita, hamar minutura iritsi da poliziak eta tiroz aurre egin diote 21 urteko erasotzaileari. Zaurituta ospitalera eraman dute. Antza, "Ala handia da" hainbat aldiz oihukatu du.

Duela hilabete, gizon batek labanaz eraso zien Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren lokal zaharraren atarian zeuden bi pertsonari. 2015ean 11 lagun hil zituzten eraikin horretan.

Beste eraso bat Avignonen eta atxilotu bat Lyonen

Ordu batzuk geroago, beste hiru gertakari izan dira, baina oraindik ez dute argitu Nizako erasoarekin loturarik duten edo ez.

Avignonen, Niza iparraldean, gizon batek labana batekin mehatxu die zenbait poliziari eta agenteek tiroz hil dute. Komunikabide batzuen arabera, "Ala handia da" oihukatu du.

Halaber, Lyonen gizon bat atxilotu dute tranbian 30 zentimetroko labana batekin sartzen saiatu denean.

Horrez gain, Saudi Arabiako Yeda hirian, gizon batek labana zauritu du Frantziako kontsulatuaren eraikineko zaindari bat.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X