Turkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsonak kalean egin dute lo Turkian, 41 hildako utzi dituen lurrikaragatik

Turkiako larrialdi zerbitzuak esan duenez, aurrera jarraitzen dute hondakinen azpian harrapatutako pertsonen erreskate lanek, Esmirna hirian.
Lurrikak kaltetutako herritarrak Izmirren, Turkian.
Lurrikak kaltetutako herritarrak Izmirren, Turkian. Argazkia: EFE

Egeo itsasoko kostaldea astindu duen 6,8 graduko lurrikarak utzitako hildakoen kopurua 41era igo da. Horietako 39 pertsona Turkian hil dira, eta bi Greziako Samos uhartean. Turkiako Esmirna hirian aurrera jarraitzen dute hondakinen azpian harrapatutako pertsonen erreskate lanak.

Turkiako larrialdi zerbitzuen (AFAD) datuen arabera, momentuz 24 gorpu erreskatatu dituzte, denak Esmirnan, probintzia bereko kostaldeko herri batean tsunamiak itota hil zen emakumea izan ezik. Gainera, 804 zauritu artatu dituzte.

Erreskate lana egiten ari diren eroritako hamazazpi eraikinetako zortzitan bukatu dituzte lanak, baina AFADeko adituek beste bederatzitan jarraitzen dute lanean.

Lurrikarak ez omen ditu suntsitutako eraikinen alboko blokeak kaltetu baina agintariek hor inork ez lo egitea gomendatu dute.

Lurrikara izan zenetik 400tik gora erreplika erregistratu dira. Horietatik, 33 4 gradutik gorakoak izan dira. Gogorrena 5 gradura heldu zen, larunbat goizean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X