Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da, koronabirusak jota
Valery Giscard d'Estaing Frantziako presidente ohia hil da asteazken honetan, 94 urterekin, koronabirusak jota, familiak jakinarazi duenez. Frantziako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, Loire-et-Cher departamenduan duen etxebizitzetako batean hil da, senideak ondoan zituela.
Familiak hedabideetara bidalitako oharrean zehazten denez, haren aldeko hileta pribatua egingo dute.
48 urterekin iritsi zen Eliseora, François Mitterrand beste hautagaiari nagusituta, eta 1974tik 1981era izan zen herrialdeko presidente.
Bere agintaldian, adin nagusitasuna 21 urtetik 18 urtera jaitsi zuen, abortua legalizatu zuen eta bi aldeek adostutako dibortzioa baimendu zuen, besteak beste.
Hainbat polemikaren erdigune ere izan zen, tartean, Afrikarekin loturiko ustezko ustelkeria kasuengatik.
Zazpi urteko agintaldiaren ostean, 1981ean, François Mitterrand gailendu zitzaion hauteskundeetan. Hala eta guztiz ere, politikan jarraitu zuen eta 1984tik 1989ra bitartean diputatu izan zen eta 1986tik 2004ra, ostera, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko kontseiluko presidente izan zen.
Azken hilabeteetan bere izena bolo-bolo ibili da berriro ere, Alemaniako emakume kazetari batek salatutako sexu abusuengatik.
Albiste gehiago mundua
Hamasek gaur erantzungo dio Gazarako su-eten proposamenari
Erresistentzia Islamikorako Mugimendua "pozik" agertu da Gazarako azken su-eten proposamenarekin, besteak beste, negoziazioek irauten duten bitartean borrokara ez itzultzeko "bermeak" jasotzen dituelakoan.
AEBko kongresuak Trumpen zerga-plan "handi eta ederra" onartu du
Zerga-plan berriak azken urteetako zerga-murrizketarik handienetakoa egingo du AEBn. Gizarte-programetan murrizketa handiak aurreikusten ditu, eta defizit federala nabarmen handituko da hurrengo hamarkadan.
Iranek IAEAren ikuskapenak eragotziko ditu, Israelek eta AEBk bere instalazio nuklearren aurka egindako erasoen ostean
Erabakia Teheranek NBEren agentziari Israelek eta AEBek bere instalazio atomiko nagusien aurka egindako erasoak "bultzatu" izana egotzi ostean etorri da. Adituen arabera, neurria eraso israeldarrek eta estatubatuarrek utzitako ondorio garrantzitsuena da.
Gazako genozidioa negozio biribila da herrialde askotako enpresentzat, NBEren txosten batek erakusten duenez
Francesca Albanesek armen, teknilogiaren, azpiegituren eta turismoaren industroako 50 bat konpainia aztertu ditu. Israelen okupazio-politikei etekina ateratzen dieten enpresen zerrendan CAF euskal enpresa dago.
Sanchezek uste du Sevillako Biltzarrak"elkarlanaren garra bizirik" mantendu duela "berekoikeriaren" aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio azken astean Sevillan egin den NBEren Garapenerako Finantziazioari buruzko IV. Biltzarrari. Sanchezek mezua bidali dio AEBri, garapen bidean dauden herrialdeei bere ekarpena murrizteko asmoagatik. "Nazioarteak ez du amore emango hondamendiaren aurrean, ezta desengainuaren aurrean etsi ere", azpimarratu du.
Trumpek "gerra etetea" proposatu dio Putini, eta honek erantzun du Errusiak Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", jakinarazi du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, bi buruzagiek gaur izandako telefono elkarrizketari buruz.
Askatasunaren Flotillak Netanyahu salatu du Auzitegi Nazionalean, itsasontzi humanitarioa abordatzeagatik
Sergio Toribio aktibistak jarri du kereila, eta azaldu duenez, nazioarteko uretan bahitu eta Tel Avivera eraman zituzten, legearen kontra.
Sutea izan da Greziako Kreta uhartean, eta 5.000 pertsona baino gehiago etxetik irtenarazi dituzte
Nektarios Papadakis Ierapetra udalerriko alkateordearen arabera, sugarrek inguruko hainbat etxe kiskali dituzte. "Kalte handiak izan ditugu", azpimarratu du Papadakisek. Gaineratu du suak basoak eta olibondo-sailak ere erre dituela. Orain arte, kostaldeko bost herri hustu behar izan dituzte.
Erasoen amaiera, soldadu israeldarrak Gazatik ateratzea eta laguntza banaketa bermatzea nahi du Hamasek, su-eten akordioa babesteko
Palestinako erresistentzia erakundeak adierazi duenez, "erantzukizun handiarekin" ari da lanean Israelgo Armada Zerrendaren aurka egiten ari den "erasoa bukatzea" lortzeko.
Tibeteko budismoa Dalai Lamaren ondorengoa izendatzeko prestatzen ari da, Txinaren oposizioarekin
Dalai-lamaren oinordea aurkitzea erritual konplexu bat da. Liderraren heriotzaren ondoren, lama garaiek haren berreragiztatzea bilatzen dute bere heriotzaren datatik gertu jaiotako haurren artean. Txinako agintariek "urrezko hautestontziaren zozketaren prozedura" errespetatzea eskatzen dute.