Trumpen ondare negargarria
Emaitza negargarriarekin amaitu da Trumpen agintaldia: ia 400.000 hildako izan dira pandemia eta haren kudeaketa traketsaren ondorioz. Harrokeria, zinismoa, zientzialarienganako mespretxua eta gezurrak izan dira bere jokabidearen ezaugarri nagusiak. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan denak nazioa bere lehentasunen buruan jarriko zuela agindu zuen (“America First”), baina lau urteren ondoren gizartea inoiz baino zatituago utzi du, orain arte ezagutu ez den indarkeria politikoak eta kontrolik gabeko pandemiak astinduta.
Pandemiaren kudeaketa okerraren ondorioz, hauteskundeak galdu dituen lehen agintaria izan da. Bere alderdia ere zatituta eta Europako aliatuekin harremanak jipoituta utzi ditu.
Joe Biden presidente berriak Trumpen ondarea ezabatuko duela agindu du. Covid-19aren txertaketa azkartu, musukoen erabilera nahitaezko bihurtu eta ekonomia suspertzeko laguntza planak Kongresuan berehala aurkeztuko dituela agindu du. Erraza izango du hori aurrera ateratzea, Alderdi Demokratak Kongresua kontrolatzen duelako. Nazioarte mailan, Klima Aldaketari buruzko Parisko Hitzarmenera itzuliko dela iragarri du, baita Iranen programa nuklearra geldiarazteko akordioetara ere. Horrez gain, herrialde musulmanetako herritarrei AEBra bidaiatzeko ezarritako debekua kenduko du.
Trumpen ondarea ezabatzeko “zentro” politikotik agintzea ez dela nahikoa esan diote aditu batzuek presidente berriari. Horietariko bat Robert Reich izan da. Bill Clinton eta Barack Obama presidente demokraten aholkularia izandakoak esan duenez, gaur egungo Alderdi Errepublikanoak ez du zerikusirik berak duela urte batzuk ezagutu zuenarekin. Alderdi Errepublikanoa mundu paralelo batean bizi omen da gaur egun. Reichen arabera, ez dago “zentrorik” errealitatean oinarritutako munduaren eta errepublikanoen irudimenezko munduaren artean. Aholkulari ohiak azpimarratzen duenez, errepublikanoen gehiengoak Trump babesten jarraitzen du. Asteazkenean, Ordezkarien Ganberan, errepublikanoen % 98k gaitzetsi zuen “Impeachement”a. Eta duela bi aste, Kongresuaren aukako erasoaren ondoren, ordezkari errepublikanoen bi heren eta 10 senatari hauteskundeetako emaitzak baieztatzearen aurka agertu ziren, hauteskundeak iruzur handia izan zirelakoan, Trumpen gezurretan oinarrituz. Ez zuten kontuan izan 60 epaile federalek eta Trumpen beraren Justizia Departamentuak eta Segurtasun Nazionaleko Departamentuak horiek guztiak gezurtatu izana.
Reichek gogoratzen duenez, Alderdi Errepublikanoak azken 4 urteetan izan duen toxikotasunak mailak goia jo du, Trumpek bere erara berregin baitu alderdia, zurien nagusitasuna bultzatzen eta gezur eta konspirazio-teorien mundu kontrafaktikoa gurtzen duen
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.