Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rebelo de Sousa presidente kontserbadoreak berriro irabazi ditu bozak, Portugalen

Ana Gomes sozialista, eurodiputatu ohia, sailkatu da bigarren, botoen % 12,97 jasota, eta Andre Ventura ultraeskuineko hautagaia hirugarren izan da, bozen % 10 lortuta. Abstentzioa % 60,7koa izan da.
Marcelo Rebelo de Sousa kontserbadorea, hauteskundeak irabazi osteko hitzaldian
Marcelo Rebelo de Sousa kontserbadorea, hauteskundeak irabazi osteko hitzaldian. Argazkia: EFE

Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidente kontserbadoreak garaipena lortu du hauteskundeetako lehen itzulian, botoen % 99 zenbatu direnean. Botoen % 60,74 erdietsi ditu eta, horrenbestez, ez du bigarren itzulirik beharko.

Ana Gomes sozialista, eurodiputatu ohia, sailkatu da bigarren, botoen % 12,97 eskuratuta, eta, ondoren, Andre Ventura ultraeskuineko hautagaia, bozen % 11,90 lortuta.

Horien atzetik sailkatu dira Joao Ferreira komunista (botoen % 4,30), Marisa Matias (Bloco Esqueda, % 3,94), Tiago Mayan liberala (% 3,22) eta Vitorino Silva ekologista (% 2,94).

Inkestek Rebelo de Sousa presidentearen garaipen zabala aurreikusten zuten (botoen % 55 eta % 62 artean), eta iragarpenak bete egin dira.

"Pandemiari aurre egitea da gure lehen egitekoa", esan du Marcelo Rebelo de Sousak hauteskundeak irabazi dituela jakin ostean eskaini duen hitzaldian. 72 urteko politikariak portugaldar guztien presidentea izan nahi duela ere adierazi du.

Eguneko beste albistea parte-hartze txikia izan da. Izan ere, abstentzioa % 60,7koa izan da, 1976tik inoiz izandako handiena.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X