SUBIRANOTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanadako Konstituzioaren aldebakarreko aldaketa proposatu du Quebecek

Quebeceko Gobernuak lege-proiektu bat aurkeztu du frantsesari pisu legal handiagoa emateko eta "nazio" terminoa sartzeko. Trudeauren Gobernuak argi berdea eman diezaioke.
François Legault Quebeckeko lehen ministroa. Argazkia: Wikimedia
François Legault Quebeckeko lehen ministroa. Argazkia: Wikimedia

Kanadako Konstituzioaren aldebakarreko aldaketa proposatu du Quebeceko Gobernuak eta badirudi Justin Trudeauren Gobernuk ez duela aurka egingo.

Eztabaida François Legault 2018tik Quebeceko lehen ministro denaren eskutik dator. Ostegun honetan Konstituzioa aldatzea proposatzen duen lege-proiektua aurkeztu zuen Quebeceko Gobernuak, frantsesa dela hizkuntza ofiziala eta quebectarrek "nazioa" osatzen dutela jasoz.

Berrikutza ez dator horrenbeste kontzeptu horietatik, kontzeptuak eurak Kanadako Konstituzioan jasotzetik baizik. Izan ere, klausula baten bidez Konstituzioa aldebakarrez aldatzea ahalbidetzea planteatzen baita, Kanada osoaren edo erakunde zentralen oniritzia behar izan gabe. Parlamentuak 2006an onartu zuen quebectarrek nazio bat osatzen dutela - "Kanada batu baten barruan", zioen testuak-, baina ikuspuntu juridikotik berritasuna litzateke aldebakarreko aldaketa egin ahal izatea Konstituzioan.

Duela lau urte Trudeauk Konstituzioa berriz irekitzea baztertu zuen Philippe Couillard lehen ministro quebectarraren saiakera baten aurrean, baina badirudi lehen ministroaren jarrera beste bat dela orain.

Kanadako Gobernuak buruzagi "nazionalista" du orain aurrean, ez "independentista", eta horrek Trudeauren keinua justifikatzen du nazioarteko analista batzuen iritziz. Gainera, erreforma horrekin "Quebecek Konstituzioa onartzea lortu izanaren domina" jar dezake Kanadako lehen ministroak, Ignacio Molina Elcano Errege Institutuko ikertzaileak esan duenez.

Hausnarketa horrekin bat dator Daniel Beland McGill Kanadako Ikerketarako Institutuko zuzendaria ere. CBC telebista kateari egindako adierazpenetan, esparru soberanistak Konstituzioa "zilegia ez" dela eta "inklusiboa ez" dela esatea nola argudiatuko duen galdetu du, "de fakto" hari "tiraka" ari direnean "agenda politikoa" sartzeko.

Independentziarik gabeko subiranotasuna

Legaulten alderdiak Quebeceko Alderdi independentistaren eta Quebeceko Alderdi Liberal federalistaren arteko ohiko oreka hautsi zuen, baina, maila federalean, Bloke Quebectarrak (independentistak) zeresan handia du. 32 diputatu ditu Komunen Ganberan eta, behar izanez gero, balantza Trudeauren alde jar dezake.

Quebeceko egungo Gobernuak dio ez duela independentzia nahi, autogobernu gehiago baizik. Ildo horretan, Elcano Errege Institutuko ikerlariaren ustez, "oso aukera gutxi" dago 1995eko kontsulta independentista berriz egiteko -% 50,5ek ezetz esan zuten-, nahiz eta azken galdeketek nahiko agertoki parekatua erakusten duten eta Quebeceko Parlamentuaren gehiengoa gutxienez "autonomistatzat" jo daitekeen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X