Zergak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpresa handiei gutxienez % 15eko sozietate-zerga ezartzea adostu dute 130 herrialdek

Akordioak bi "oinarri" nagusi ditu, multinazional handiek haien jarduerak gauzatzen dituzten herrialde guztietan zergak ordain ditzaten, toki horietan egoitza sozialak izan ala ez.
Mathias Cormann, ELGAko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: @MathiasCormann
Mathias Cormann, ELGAko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: @MathiasCormann

Munduko 130 herrialdek eta jurisdikziok akordio bat lortu dute nazioarteko fiskalitateari buruz, eta, horrek, dispositibo bikoitza ezartzen du enpresa handien kargak banatzeko, bereziki sektore digitalari dagokionez, eta, gutxienez, % 15eko tasa sozietateen gaineko zergaren kasuan.

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen baitan bilduta dauden 139 herrialdeetatik bederatzi bakarrik geratu dira akordiotik kanpo, vaina espero da horietako batzuk urtea amaitu aurretik batzea. Hain zuzen ere, Barbadosek, Estoniak, Hungariak, Irlandak, Kenyak, Nigeriak, Peruk, Sri Lankak eta San Vicentek ez dute bat egin nahi izan oraingoz.

Akordioak bi "oinarri" nagusi ditu, konpainia handiek haien jarduerak gauzatzen dituzten herrialde guztietan zergak ordain ditzaten, toki horietan egoitza sozialak izan ala ez. Hori, zerga-kargen mekanismo estandar batekin eta lortutako dirua banatzeko gailu baten bidez lortu nahi dute.

Mathias Cormann Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "urteetan lanean eta negoziazioetan aritu ondoren, neurri-sorta historiko honek bermatuko du enpresa multinazional handiek beren bidezko ekarpena ordaintzea mundu osoan".

Akordio horrek ez du herrialdeen arteko lehia fiskalarekin amaitu nahi, alde anitzeko arauen bidez "mugatu" nahi du, eta "alde guztien interesak hartzen ditu kontuan, ekonomia txikienak eta garapen bidean dauden herrialdeenak barne".

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroak, berriz, azpimarratu du konpromisoa "irtenbide pragmatikoa" dela, eta "talde digital handi guztiak, salbuespenik gabe", dispositibo fiskal berriaren menpe egongo direla, negozioa duten toki guztietan "bidezko ekarpena" ordaintzeko.

Frantziako Finantza ministroak azaldu duenez, bere herrialdeak urtean 5.000 eta 10.000 milioi euro artean jasotzea espero du.

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen iritziz, plan hori aparteko laguntza bat da "aurrekontuak eta finantza publikoak berrezartzeko beharrezkoak diren diru-sarrera fiskalak mobilizatu behar dituzten herrialdeentzat, eta, aldi berean, oinarrizko zerbitzu publikoetan, azpiegituretan eta beharrezko neurrietan inbertitu behar duten herrialdeentzat".

Hurrengo urratsa, datorren astean, G20ko Finantza ministroen bilera izango da (herrialde kide guztiak akordioa lortu duten 130 sinatzaileen artean daude), eta, bertan, akordioa berretsi beharko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X