Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka afganiarrek manifestazioa egin dute Kabulen talibanen aurka protestatzeko

Talibanak identifikatzen dituen bandera zuriaren aurrean, Afganistango hiru koloreko bandera aldarrikatu dute: "Gure nortasun nazionala da".
Kabulgo protestaren irudi bat
Kabulgo protestaren irudi bat. Argazkia: EFE.

Ehunka afganiar atera dira kalera ostegun honetan Kabulen talibanen aurka protestatzeko. Herrialdeko agintea berreskuratu duten talibanak identifikatzen dituen bandera zuriaren aurrean, Afganistango hiru koloreko bandera aldarrikatu dute manifestariek. "Gure nortasun nazionala da", nabarmendu dute, batasun eta erresistentziaren ikurra dutelako.

Hala, hiru koloreko banderak aurre egin die talibanei, Afganistan Britainiar Inperiotik independizatu zenetik 102 urte diren egunean. Azken hogei urteotan lehen aldiz egin dute oroipen hori talibanak agintean daudela; izan ere, igandean Kabul hartu zuten, erresistentziarik topatu gabe, Ashraf Ghani presidenteak herrialdetik ihes egin ostean.

Boterean zeudela erakutsitako basakeria kontuan izanik talibanek beldurra sortzen badute ere, Afganistango hiru koloreko banderaren aldeko hainbat protesta izan dira herrialdean. Kabul hiriburuan ehunka lagun irten dira kalera, orain arteko bandera aldean zutela eta hiria zaintzen ari diren soldaduei aurre eginda. Horrelako manifestazioak beste hiri batzuetan ere izan dira azken egunotan, Jalalabad eta Khost hirietan, besteak beste.

18:00 - 20:00

Hiru koloreko banderak (beltza, gorria eta berdea da, ezkutuan aldaketa txiki batzuk izan baditu ere) protagonismo handia izan du herrialdeko historian zehar; bereziki, azken hogei urteotan, erregimen talibana 2001ean erori ostean. Dena dela, talibanek aldatu egin dute ikur hori, bandera zuriaren alde eginez: ikur berriak Shahada du, fede islamikoaren adierazpena, eta talibanen Emirerri Islamikoa ordezkatzen du.

Talibanek ere gogorarazi dute herrialdea Britainiar Inperiotik independizatu zenetik 102 urte bete direla; euren esanetan, orain ere garaitu dute "beste superpotentzia harroputz bat" (Ameriketako Estatu Batuak).

Afganistango presidenteordeak erresistentziarako deia egin du bere burua presidente jo ostean

Testuinguru horretan, talibanen garaipenaren ostean Ashraf Ghani presidenteak Afganistandik ihes egin duela eta, bere burua bitarteko presidente jo du Amrullah Saleh presidenteordeak eta erresistentziarako deia egin die afganiarrei.

Saleh Panjshir eskualdean dago (Kabuldik ehun bat kilometrora), talibanen kontrako borrokan geratzen den gotorleku bakarrenetarikoan.

Bestalde, talibanek esan dute ez dutela nazioarteko betorik ezartzeko asmorik, eta euren nahia dela "herrialde guztiekin harreman diplomatiko eta komertzial onak" izatea.

Talibanek duela 20 urte erakutsitakotik urrun dagoen asmoa erakutsi dute, eta erabakiak hartzeko inklusibotasunaz edo giza eskubideak errespetatzeaz hitz egiten dute.

Kabulgo aireportuaren kanpoaldean, kaosa da nagusi; milaka afganiar daude bertan, barrura sartu ezinik, eta segurtasun-indarrek airera tiro egiten dute tarteka.

Aireportura iristen diren familietako asko hartuko dituzten herrialdeetako enbaxaden deia jasota ari dira bertaratzen; hitzordua dute aireportuko ateetako batean, baina hor amaitzen da enbaxadek eman diezaieketen laguntza.

 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X