Facebookek segurtasun neurri berriak iragarri ditu Afganistango erabiltzaileak babesteko
Facebook sare sozialak segurtasun neurri berriak jarri ditu martxan, Afganistanen dituen erabiltzaileak babesteko eta argitalpenengatik errepresaliarik jaso ez dezaten.
Kazetarien, erabiltzaileen, ekintzaileen eta gizarte zibileko kideen gomendio eta aholkuei jarraituz, sare soziala erabiltzen dutenei aukera emango die aurrerantzean beren argitalpenak ezagutzen dituzten pertsonek soilik irakurtzeko.
"Lankidetza estuan ari gara industrian, gizarte zibilean eta Gobernuarekin, ahal dugun laguntza guztia emateko pertsonak babesten laguntzeko", esan du Nathaniel Gleicher Facebookeko Segurtasun Politikako buruak sare sozialetan.
Gainera, Gliecherrek gaineratu du konpainiak aldi baterako ezabatu duela erabiltzaile baten lagunen zerrenda ikusteko eta Afganistanen erregistratutako kontu bateko lagunen zerrendan bilatzeko aukera.
"Afganistanen Facebookeko 'Lagunak' zerrenda ikusteko eta bilatzeko aukera kendu dugu aldi baterako, pertsonak erasoetatik babesteko", esan du.
Gainera, sare sozialak operazio berezien zentro bat sortu du "mehatxu berriei" erantzuteko.
Albiste gehiago mundua
Trumpek muga-zergak biderkatzeko mehatxua egin dio Espainiari, Defentsako gastua % 5era ez igotzeagatik
AEBko presidenteak ziurtatu du Espainiarekin merkataritza akordio berria negoziatuko duela, Pedro Sanchezek gastu militarra % 5era igotzeari uko egin diolako, NATOko gainerako estatuen kontra.
Sanchezek berretsi du Espainiak ez duela BPGren % 2,1 baino gehiago gastu militarrera bideratuko
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak berak onartu du Espainiarekin "ados ez egotearen inguruko akordioa" dagoela gastu militarraren helburu berriaren inguruan.
Ruttek uste du aliatuek onartuko dutela defentsa gastua % 5era igotzea, eta Espainiak ez duela goi-bilera arriskuan jarriko
Donald Trump AEBko presidenteak NATOko batzarraren mahai gainean jarriko du defentsa gastua handitzeko beharra. Espainiako Gobernua, baina, eztabaidaren erdigunean dago, ohartarazi baitu ez duela gastu militarra igoko.
NATOren afaria, irudi batean: Sanchez eta Trump elkarrengandik urrun eta Zelenski traje beltzez jantzita
Sanchezek eta Trumpek bat egin dute lehen aldiz Herbehereetako errege-erreginek Huis ten Bosch jauregian egindako afarian, defentsarako gastua handitzeak eragindako polemikaren ostean. Afariko beste protagonista Zelenski izan zen, traje beltzez jantzita agertu baitzen.
Suitzako glaziarrak Gruyere gazta baten gisa zulatuta, klima aldaketaren ondorioz
Larrialdi klimatikoaren ondorioz, glaziarrak gero eta bizkorrago ari dira urtzen. Elurra urrituz eta tenperaturak berotuz doaz, eta glaziarrek dinamismoa galtzen dute. Izotz masa handi-handiak gutxiago mugitzen dira, eta, geldirik, urtu egiten dira.
Albiste izango da: Israelen eta Iranen arteko su-etena, NATOren goi-bilera Hagan eta orain.eus-en aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelek laguntza jasotzeko zain zeuden beste 49 pertsona hil ditu Gazan
Hala, Israelgo Armadak gutxienez 410 palestinar hil ditu maiatzaren 28tik GHF fundazio polemikoak antolatutako banaketa guneetan, eta beste 93 hil dira NBEk eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek banatutako laguntza urria eskuratzen saiatzen ari zirenean.
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.
Iranek su-etena berretsi eta ukatu egin du su-etenaren ostean Israelen aurka misilak jaurti izana
AEBko presidenteak su-etena iragarri du Truth sare sozialean. Israelek berehala onartu eta salatu du Iranek misilak jaurti dituela bere instalazioen kontra, baina Iranek ukatu egin du.
Albiste izango dira: su-etena Israel eta Iran artean, Gobernu Kontseiluaren urteurrena eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.