Afganistan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat herrialdek amaitutzat eman dituzte Afganistango ebakuazioak

Espainiak, Italiak, Erresuma Batuak eta Suediak, besteak beste, ostiral honetan burutu dituzte azken hegaldiak. Frantziak, bestalde, zenbait egunez ebakuazioekin segituko duela iragarri du.
18:00 - 20:00
Herrialde gehienek amaitutzat eman dituzte ebakuazioak

Espainiako, Frantziako, Erresuma Batuko, Italiako eta Suediako gobernuek ostiral honetan eman dituzte amaiutzat Afganistango ebakuazio operazioak. Izan ere, abuztuaren 31ra arteko epea eman zieten talibanek atzerriko indarrei Afganistan uzteko, Ameriketako Estatu Batuekin duela urtebete sinatutako akordioaren arabera. Hala ere, oraindik milaka dira herrialdea utzi nahi duten afgniarrak, eta horrek diplomaziaren bideari atea irekitzen dio.

Espainiako Armadaren azken hegazkina arratsaldeko 19:30 inguruan iritsi da Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarrera. 195 pertsona zihoazen barruan: errefuxiatu afganiarrak, ebakuazioan parte hartu duten langileak, diplomatikoak, poliziak eta militarrak.

Espainiak langile guztiak erretiratu dituzte, eta, beraz, amaitutzat eman dute Asiako herrialde horretako misioa. Frantziak, bestalde, ebakuazioak gaur amaitzea aurreikusi zuen, baina Clément Beaune Europako Gaietarako Frantziako Estatu idazkariak azaldu duenez, operazioak "nahasi" egin dira osteguneko atentatu terroristekin, eta erretiratzeko egutegia "gaur gauetik harago" luza daitekeela iragarri du. 

Italiako azkenengo hegaldia arratsaldean abiatu da Kabuldik, Italiako eta Afganistango langileekin beteta. Halaber, Suediako gobernuak amaitutzat eman du ebakuazioa eta 1.100 pertsona erreskatatu dituztela zehaztu du. Norvegiak eta Danimarkak arreko egunetan amaitu zituzten erreskateak, eta mila pertsona inguru aberriratu dituztela jakinarazi dute.

Frantziak ebakuazioekin jarraitzea aurreikusi du

Abuztuaren 27a Kabulgo aireportutik ebakuazioak egiten amaitzeko eguna ezarri zuten arren, Clément Beaune Europako Gaietarako Frantziako Estatu idazkariak esan du balitekeela bere gobernuak hegaldi gehiago egitea datozen egunetan.

"Operazioak laster amaituko dira", esan du Beaunek, baina horiek "nahasi" egin dira osteguneko atentatu terroristekin. Hori dela eta, kontutan hartuta AEBek abuztuaren 31n erretiratuko dituela bere tropak, Frantziak operazioak luza ditzake "gaur gauetik haratago", azaldu du Beaunek Europe 1 irratiari eskainitako elkarrizketa batean.

Aitortu duenez, ezin izango dituzte ebakuatu Afganistanen aliatuentzat lan egin zuten guztiak, eta horregatik, "larrialdiko operazio honetatik haratago joan behar dugu, bestelako ekintza humanitarioen bitartez".

Hori dela eta, Frantziak enbaxadore bat izango duela gaineratu du, Afganistanekin "lotura moduko bat izateko", baina, zehaztu du, horrek ez duela "talibanen onarpena" egiten dutela esan nahi.

ACNURen arabera, milioi bat desplazatu baino gehiago egongo dira

Talibanen garaipenaren ondorioz, Afganistan ezegonkorra da, eta, horrek, milioi bat pertsona baino gehiago herrialdetik kanpora joan behar izatea eragin dezake, ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Ordezkaritzaren arabera. Izan ere, datozen hilabeteetan herrialde horretako biztanleriaren fluxu masiboa espero dute.  

Nazio Batuen kalkuluen arabera, Afganistango barne desplazatuak 550.000 baino gehiago izango dira, eta, egoera txarrenean, antzeko pertsona kopuru batek inguruko herrialdeetarako mugak zeharkatu ditzake. Hain zuzen ere, ACNUReko goi-kargudun Kelly Clementsek onartu du 515.000 errefuxiatu aurreikusten dituztela urte honetarako.

Erakundeak elkartasuna eskatu dio nazioarteari, eta 5,2 milioi errefuxiatu afganiar dituzten herrialdeei babesa emateko eskatu dio. Horietatik, % 90 Iranen eta Pakistanen daude.

Oraingoz, ez da mugimendu handirik izan mugetara bidean, eta Afganistandik alde egiteko saiakerak Kabulgo aireportuaren inguruan izan dira gehienbat, nazioarteko gobernuek azken bi asteetan kudeatutako ebakuazioen epizentroan, hain zuzen ere. Ameriketako Estatu Batuetako Etxe Zuriko iturrien arabera, abuztuaren 14tik 105.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte, gehienak arriskuan dauden Afganistango herritarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X