I-11k 20 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irailak 11: guztia aldatu zuen asteartea

20 urte bete ditu Mendebaldeak inoiz jasandako atentaturik bortitzenak. Irailaren 11k utzitako arrastoaz aritu gara atentatuen lekukoekin eta Amaia Uriberekin, eta erasoak ekarritako ordena global berriaz Mikel Reparaz eta Mikel Ayestaranekin.
18:00 - 20:00
Irailak 11: guztia aldatu zuen asteartea

Badira ehun urte igarota ere, egun bakarra pasa ez dela diruditen aldiak. Baina era berean badira, une bakarrean, mende oso bat iraultzen duten egunak. Eta horietako bat izan zen 2001eko irailaren 11. New York eta Washingtongo atentatuetan 3.000 lagun hil ziren eta atzera bueltarik gabeko ondorioak ekarri zituzten. Atentatuaren lekuko izan zen Guillermo Zengotitabengoa aholkularia: "Erasoak aldatu egin gintuen. Gogoan ditut autobus horiek, filmetakoak, militarrez gainezka. Horrek denak arrastoa uzten du, eta geure begiz ikusi genuen ez ginela menderaezinak".

Atentatuak eragindako trauma bere horretan dagoela erantsi du Amaia Uribe EITBren New Yorkeko berriemaileak: "Zauriak ez dira itxi, eta neuri ere gertatzen zait, zerura begiratu eta hegazkin bat ikustean, pentsatzen hastea". Hogeigarren urteurrena "tristea" dela esan du, pandemiak baldintzatutakoa, eta Afganistango porrotak "iraganeko mamuak" azaleratu dituela. Irailaren 11k New York "definitu" egiten duela esan du, bere aldetik, Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburuak, eta hiriko bazter guztiek gogorarazten dutela.

Paradigma berriez eta domino-efektuez

21. mendea Dorre Bikiak amiltzearekin batera hasi zela iritzi dio Reparazek, eta New Yorken abiatutako domino-efektuak mundu osoari eragin ziola: "Segurtasunaren paradigma alodatu zuen, eta onartu dugu segurtasunaren prezioa gure eskubideak eta askatasuna direla". Gerra-paradigma berriaz ere aritu da, Afganistan eta Irakeko gerrek "guda-zelaian aritzeko bide eta eredu berriak ekarri zituelako". Kabuletik aritu zaigu Mikel Ayestaran EITBren bidali berezia, eta galdetu du ea zertarako balio izan duten azken 20 urteek Ekialde Hurbilean: "Afganistan potentzia handien arteko jokoaren biktima da, eta, batez ere, afganiarrak".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X