Munduko blokeak bananduta iritsi dira Glasgowra, baina helburu komunarekin
Igandean Glasgown abiatutako COP26 klimari buruzko goi-bilera azaroaren 12ra arte luzatuko da. Eszenatoki horretan, nazioarteak aukera izango du 2015eko Parisko Itunetik egindako aurrerapenak berrikusteko. Era berean, konpromiso berriak bilatuko dituzte, mende amaierarako tenperaturen 1,5 ºC-tik gorako igoera ekiditeko.
Hauek dira munduko bloke handiek bilera horri begira azaldu dituzten konpromiso eta jarrerak:
Europa
Europar Batasunak lider globalaren rola hartu du klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta nazioarteko lehiakortasun gehiago irabazteko asmoa du, iraunkortasuneranzko eta energia berriztagarrietaranzko lehian.
EBk % 55 murriztu nahi ditu isuriak 2030erako, 1990a erreferentziatzat hartuta; eta neutraltasun klimatikoa lortu. Europa helburu horiek lortzeko legedia diseinatzen ari da unean, eta nazioarteari dei egin dio, anbizio klimatiko gehiago eta finantza-elkartasun gehiago azaldu dezan.
Jada Europar Batasunaren parte izan ez arren, COP26aren herrialde anfitrioia, Erresuma Batua, bide beretik doa eta "zero isurien" helburua 2050erako lortzeko asmoa du. Horretarako, % 68ko murrizketa du 2030erako jomuga, eta % 76koa, 2035erako. Gainera, sistema elektrikoa deskarbonizatu nahi du 2035erako.
AEB eta Kanada
Donald Trump Etxe Zuritik atera eta gero, Joe Biden presidenteak Parisko Itunera itzularazi du AEB.
Bidenek % 53 ebaki nahi ditu isuri kutsatzaileak 2030rako, 2003ari dagokionez. Mende erdialderako, berriz, "zero isuriak" ditu xede, eta inbertsio handiak iragarri ditu sektore industrial iraunkorrak garatzeko (eguzki-energia edo ibilgailu elektrikoak, besteak beste).
Txina eta gainerako BRICS-ak
Bilerarekiko arreta Txinak bereganatuko du, hein handi batean. Izan ere, munduko lehen CO2 isurtzailea da, 2006tik. Xi Jinping presidentea ez da Glasgown izango, baina, aurreikuspenen arabera, bideokonferentzia bidez parte hartuko du.
Beijingek helburuak areagotu ditu Parisko Itunetik, eta 2060an karbono-neutraltasuna lortzea espero du, 2030 aurretik isurien gailurrera iritsiko bada ere.
Duela gutxi Txinak iragarri zuenez, atzerriko ikatz-plantetan inbertitzeari utziko dio, eta seinaletzat hartu dute keinu hori nazioarteko merkatuek.
Errusia munduko laugarren isurtzaile handiena da, eta erregai fosilen ekoizle handia, baina Vladimir Putin presidentea ez da Glasgown izango. 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasak % 79 murrizteko asmoa du 2050era arte, eta "zero isuri" helburura iristekoa, 2060rako.
Narendra Mondi Indiako lehen ministroak aurreratu du 2070 urterako lortuko dutela neutraltasun klimatikoa.
Hegoafrikak, bere aldetik, helburuak berrikusi ditu eta erabaki du 2025erako isuriak 510 milioi tona metrikora mugatzea. 2030erako, berriz, 420 milioi tona azpitik ezarri du muga, 2019an erregistratutako 471,6 tonen aurrean.
Pazifikoko Potentziak
Bestelako ekonomia garatuetan ere ugaritu egin dira bileraren aurreko akordioak.
Japoniak, mundu-mailako bosgarren CO2 isurtzaile handiena denak, errotik berrikusi ditu helburuak eta % 46 gutxitu nahi ditu berotegi-efektuko gasak, 2030erako. Hego Koreak 2050ean lortu nahi du neutraltasun klimatikoa, eta Zeelanda Berriak % 50 murriztuko ditu isurketak 2030ean.
Scott Morrison Australiako lehen ministroak ez zuen hitzordura bertaratzeko asmorik baina, presioa medio, bertan izango dela adierazi du, eta 2050 ezarri du gasa eta ikatza ekoizten dituen herrialde horretako ekonomia deskarbonizatzeko muga gisa.
Herrialde pobreak
Gutxien Garatutako Herrialdeen blokeak 1.000 milioi biztanletik gora dituzten Afrikako, Asia-Pazifikoko eta Karibeko 46 estatu biltzen ditu, COP26ak "asmo handiko eta bidezko erantzun bat" ematea nahi dutenak.
Estatu-talde horretatik gogorarazi dutenez, "herrialde garatuak ez dira 2020rako urteko 100.000 milioi dolar ematearen konpromisoa betetzen ari". Gainera, azpimarratu dute bertako biztanleak direla "klima-aldaketaren neurriz kanpoko eragina jasaten ari direnak, berotze globalarekin zerikusi gutxien dutenak izanik ere".
Asteburu honetan egindako G20aren liderrei eskatu diete isuriak murrizteko planak hobetzeko, "euren ardura eta ahalmenekin bat etorrita", 2050ean ekonomia deskarbonizatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.