Javier Solana: "Errusiak ez du nahi gainerako herrialdeek Ukrainarekin akordio ekonomikorik egitea"
Javier Solana NATOko idazkari nagusi ohiak (1995-1999) eta Europar Batasuneko Atzerri Politikako eta Segurtasuneko goi ordezkari izandakoak adierazi du Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka "segurtasun arazo bat baino gehiago" dela eta 2014an sortu zela, Europar Batasuna Ukrainarekin itun ekonomikoa egiten saiatu zenean.
"Urte askotan izan dira Ukrainarekin arazoak. 2004an, hauteskundeak errepikatzeko akordio bat egin behar izan genuen, eta 2014an beste kaos bat piztu zen. Egungo arazoa 2014tik dator. Europar Batasunak Ukrainarekin akordio ekonomikoa egiten saiatu zenean piztu zen. Errusiak ez du nahi gainerako herrialdeek Ukrainarekin akordio ekonomikorik egitea", azaldu du Ekonomia Globala eta Geopolitika Zentroko (ESADE) presidenteak Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketa batean.
Halaber, gogora ekarri du iraganean Ukrainak arma nuklearrak izan zituela, baina Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) desegin zenean, Errusiari eman zizkiola. Horregatik, "paradoxa" da, horren iritzitan, orain Errusiak Ukraina ez aitortzea.
Solanaren iritzian, gatazka konpontzeko Minskeko akordioan jasotako oinarriak hartu beharko lirateke kontuan, "baina Errusiak, Ukrainak, Alemaniak eta Frantziak sinatu zuten itunak ez du funtzionatu eta formatu berri bat topatu beharko da".
Horrez gain, ohartarazi du Ukrainak dituen arazo ekonomikoak "Europar Batasunak soilik" konpon ditzakeela. Hortaz, ezinbestekotzat jo du EBk esku-hartze militar bat saihesteko negoziazioetan parte hartzea.
AEBk Errusiari jar liezazkiokeen balizko zigorrak direla eta Solanak esan duenez, "munduan herrialde asko daude zigortuta, baina zigorrak eragina izan dezan eta herrialde batentzat benetako zigorra izan dadin, oso diseinatu behar dira".
Txinaren jarrerari dagokionez, Solanak adierazi du Errusiaren alde egin duela, "etorkizunean Taiwanekin gerta daitekeenarekin kezkatuta dagoelako". "Europar Batasunarentzat Taiwan Txinaren zati bat da, baina estatu independentea izan behar duela uste duenik ere badago", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko parte hartze handiena espero da Orban eta Magyar lehian dituen hauteskundeetan
15:00etarako, Hungariako boto emaileen % 66k emana zuten botoa, herrialde horretako Hauteskunde Batzordeak bere webgunean argitaratutako datuen arabera. Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, 13 puntu hazi da parte hartzea ordura arte.
Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik
Ez dira oraindik Siziliarantz abiatu, eta Bartzelonako portu batetik bestera joan dira, egoerak hobera egin arte.
Artemis II misioko astronautak: "Esperientzia errepikaezina izan da, handiegia"
Itsasoratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan, hunkituta azaldu dute Ilargiaren inguruan egin duten 10 eguneko bidaia historikoa. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte.
Hungariarrak hasi dira botoa ematen herrialdearentzat eta EBrentzat oso garrantzitsuak izango diren hauteskundeetan
Viktor Orban egungo lehen ministroa eta Peter Magyar hautagai liberala, irabazteko faboritoa, jada joan dira botoa ematera.
AEBk eta Iranek akordiorik gabe itxi dute Islamabadeko negoziazioen lehen fasea, Ormuzi buruzko desadostasunekin
20 ordu baino gehiagoko elkarrizketen ostean, azken eskaintza batekin eta programa nuklearraren eta eskualdeko segurtasunaren inguruko desadostasun sakonekin amaitu da bilera.
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du gaur
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.