Macron, bitartekari Ukrainako krisian
Hurrengo hauteskundeetara begira inkestetan lehen postuan hobetu duen bitarten, Emmanuel Macronek astelehen honetan Moskura egiten du bidaia, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin elkarrizketatzeko. Astarteartean, Kievera joango da, Volomir Zelenski Ukrainakoarekin elkartzeko. Horrela Macronek bere gain hartzen du Ukrinako krisian bitartekaritza lana. Eliseoko Jauregiak ere ondo entzun dadila nahi du Errusiako presidenteak esaten omen duena: alegia "elkarrizketa sakonak" frantsesekin soilk egin ahal direla.
Frantsesen harrotasun puntu horrek ez du esan nahi Macron bera bakarrik lana egiten ari denik, askotan leporatzen zaion arren. Bultzatu nahi du aspalditik eskatzen duena: defentsa politika europarra, hain zuzen ere. Horrekin Macronek ez du nahi AEBtik urrundu, ez eta NATO baztertzerik, baizik eta Europak segurtasunaren erantzukizuna bere gain hartzea.
Bai barne politikan, zein atzerrikoan Macronek jokabide bera izaten du: probokazioa, arreta erakartzeko. Horrela, Frantzian covid 19aren aurka txertatugabekoei "izorratuko" diela esan zien. NATOri buruz, 2019an "garuneko heriotza" jasaten zuela bota zuen. Adierazpen hauek gehiegikeriak ziruditen, baina helburu bat zeukaten: arreta erakartzea.
Macron ulertzeko gakoa boterera nola iritsi zen ikustean baino ez dago. Frantziako presidentea da, ezkerreko blokearen eta eskuinekoaren artean geratzen zen hutsune tartea bete zuelako. Lehenago ezkerrean eta eskuinean elkarren aurka borrokatzen zuten blokle ideologiko tinkoan zeuden tokian, Macronek aliantza malguak josten jakin izan du.
Barne politikan arrakastatsua izan duen bide hori, Macronek atzerri politikan ere erabili nahi du, lotura tinkoak murriztuz doazen garaietan, aliantzak azkar egin edo desegiten direnean. Macronek berak ikusi zuen zein mingarria izan daiteken hori, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Australiak defentsa hitzarmena sinatu zutenean. Orduan Australiak, Frantziari itsaspekoak erosteko, kontratu erraldoia baliogabetu zuen. Hala ere, Macronek ez du beste biderik ikusten.
Ukrainako krisian tartekaritza lana bere esku hartzea hauteskunde maniobra bezala ikus daiteke ? Ez dirudi, hauteskunde garaian edo hauteskunde garaitik kanpo Macronek egiten dituen keinu asko nahiko deigarriak izaten direlako. Eta bigarrenik, Putinekin helkarrizketa ahaleginak, kasu honetan, helburu bat dauka:
gerraren leherketa saihestea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.