Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 urtetik gorakoek derrigor jarri beharko dute txertoa Italian gaurtik aurrera

Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.
Hainbat lagun musukoa jantzita Erromako kaleetan. Argazkia: EFE
Hainbat lagun musukoa jantzita Erromako kaleetan. Argazkia: EFE

50 urtetik gorako pertsona guztiak koronabirusaren aurka txertatzea derrigorrezkoa izan dadin, Italiako Gobernuak lege-dekretu bat onartu zuen urtarrilean, eta otsailaren 15 honetan jarri dute indarrean. Neurri polemiko horrekin, ospitaleetako presioa arindu eta omikron hedatzea gelditu nahi dute.

Halaber, langile guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiri digitala aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko. 50 urtetik gorako pertsona guztiak, berriz, nahitaez txertatu beharko dira, lanean egon ala ez.

Horrez gain, unibertsitateetako langile guztiak ere txertatzera behartu dituzte lege-dekretu bidez. Ikastetxeetako beharginentzat 2021eko abendutik da derrigorrezkoa txertoa jarrita izatea lanera joan ahal izateko. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordeko eta Europako Kontseiluko presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian hartu dute parte, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Kostyantynivka (Ukraine), 17/09/2025.- Members of the special Ukrainian police unit 'White Angels' assist an elderly local woman, Nina, 73, as they evacuate her from the frontline city of Kostyantynivka, Donetsk region, eastern Ukraine, 16 September 2025 (issued 17 September 2025), amid the Russian invasion. According to the Ministry of Internal Affairs of Ukraine, more than 6,000 residents, mostly elderly people, remain in Kostiantynivka. The White Angels are a special police unit that provides humanitarian aid, conducts evacuations, and delivers medical assistance in high-risk frontline communities in the Donetsk region. (Rusia, Ucrania) EFE/EPA/YEVHEN TITOV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik

Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean

Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X