migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Gera zaitez Mexikon" programa indargabetzeko baimena eman dio AEBko Auzitegi Gorenak Bideni

Gobernuak helegitea aurkeztua zuen, programa hori bertan behera uzteko aurreko saiakera baten ostean. Trumpek ezarritako migrazio politika da, babes eskatzaileak estatubatuar lurraldetik kanpo itxarotera behartzen dituena, euren kasua ebatzi artean.
Estatu Batuetako Justizia Auzitegi Gorena. Argazkia: EFE
Estatu Batuetako Justizia Auzitegi Gorena. Argazkia: EFE

AEBko Auzitegi Gorenak "Gera zaitez Mexikon" programa indargabetzeko baimena eman dio ostegun honetan Joe Biden herrialdeko presidenteari. Aurreko presidenteak, Donald Trumpek, ezarritako migrazio politika da, babes eskatzaileak estatubatuar lurraldetik kanpo itxarotera behartzen dituena, euren kasua ebatzi artean.

Etxe Zurira iritsi zen egunean, Biden programa hori bertan behera uzten saiatu zen, baina Texaseko epaile federal batek berrezartzeko agindua eman zuen, eta Gobernuak helegitea aurkeztu zuen Gorenaren aurrean. Orain, haren aldeko epaitza eman du, erabakiak legerik urratzen ez duela iritzita.

Ameriketako Estatu Batuetako instantzia judizial gorenak ez du Trumpen migrazio politika (Migratzaileen Babeserako Protokoloak deritzona; MPP, ingelesez) ebaluatu, Bidenen programa indargabetzeko erabakiaren legezkotasuna baizik.

Aldeko bost botorekin eta kontrako lau botorekin, Goreneko epaileek iritzitzat hartu dute Gobernuak iazko urrian "Gera zaitez Mexikon" programarekin" amaitzeko igorritako memorandumak ez zuela migrazioari buruzko lege federala urratu.

Migrazioarekiko zero tolerantzia politikaren baitan, Trumpek 2019an ezarri zituen MPPak, giza eskubideen aldeko erakundeek sarritan kritikatutako neurria. 60.000 babes eskatzaile baino gehiagori eragin zien, eta horietako gehienak Mexikoko mugako kanpalekuetan gelditu ziren, mugitu ezinik.

Politika hori deusestatzen saiatu zen Biden iaz, baina Texaseko eta Misuriko fiskal nagusien aurkaritzari aurre egin behar izan zion. Izan ere, lehen estatuko epaile federal batek MPPen berrezartzea agintzea lortu zuten.

Abuztuan, apelazioetarako gorte federal batek eta Auzitegi Gorenak uko egin zieten Texaseko epailearen ebazpena blokeatzeko Gobernuaren ahaleginei.

Urrian, berriz, Alejandro Mayorkas Segurtasun Nazionaleko idazkariak "Gera zaitez Mexikon" berriz baliogabetzen zuen memoranduma argitaratu zuen, baina Gobernuak programa berraktibatu behar izan zuen beste epaitza baten ostean.

Mexikoko Gobernuarekin negoziatu ostean, AEBk programa berraktibatu zuen iazko abenduan.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X