Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi poliziak 60 tiro baino gehiago egin zizkioten armarik gabe zihoan afroamerikar bati Oihon

Protestak Oihon. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Zortzi poliziak 60 tiro baino gehiago egin zizkioten armarik gabe zihoan afroamerikar bati Oihon
Ohion haserrea eta ezinegona eragin ditu 25 urteko gazte beltz baten heriotzak. Trafiko kontrol batetik ihes egiten saiatu zenean poliziak tirokatu egin zuen. Mutila ez zegoen armatuta, baina gutxienez 60 tiro eman zizkion poliziak. Zortzi agenteak ikerketapean daude.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X