Zazpira igo da Alpeetako Marmolada glaziarrean hildako mendizaleen kopurua
Zazpi mendizaleren gorpuak topatu dituzte dagoeneko, Marmolada glaziarrean, Italiako Alpeetan, igandean izotz zati handi bat erori eta bertan harrapatu ostean.
Larrialdietako zerbitzuek gau osoa eman dute lanean, desagertuta jarraitzen duten 10-15 bat pertsona topatzeko lanetan.
Bilaketa taldeek kamera termikoak dituzten droneak erabili dituzte bilaketan, desagertuak topatzen saiatzeko, familiak Dolomitetan zain dauden bitartean.
Ikertzaileek uste dute serac (glaziar baten barruan dagoen izotz blokea) bat erori zela, eta horrek bidean topatu zuen guztia aurretik eraman zuela, baita mendizale taldeak ere. Agintarien iritzian, agian ezingo dituzte biktima guztiak identifikatu, eroritako izotz eta harriek zauri handiak eragin baitituzte hilotzetan.
Inguruko udaletatik ezbeharra izan den lekura ez gerturatzeko agindua eman dute, bilaketa lanak bukatu eta segurtasuna berrezarri arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean
Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa Europako Batzordeko eta Europako Kontseiluko presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean, Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian hartu dute parte, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte.
Laurence des Cars Louvre Museoko presidenteak dimisioa eman du
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak dimisioa onartu du, eta Des Cars polemikaren erdian zegoen, 2025ean Frantziako hiriburuko pinakotekan izandako bitxi lapurreta handiaren ostean.
Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik
Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.
Indarrean sartu da AEBren % 10eko muga-zerga globala
Pasa den ostiralean onartu zen muga-zerga, 1974ko Komertzio Legearen 122 atalaren babespean, zeinak eskumena ematen baitio presidenteari nazioarteko ordainketa arazoei aurre egiteko, errekagu edo inportazio-murrizketa berezien bitartez. AEBko Auzitegi Gorenak baliogabetutako muga-zergen aldean, zerga global hori behin-behinekoa da, eta otsailaren 24tik, gehienez ere, 150 egunez aplikatu ahalko dira.
EBk ez du Errusiaren aurkako zigor gehiagorik onartu, ezta Ukrainari laguntza ematea ere, gerraren laugarren urteurrenaren bezperan
Hungariak betoa jarri die bi akordioei, eta baldintza gisa jarri du Ukrainak bere herrialdeari eta Eslovakiari Errusiako petrolioaren fluxua berrezartzea. Eslovakia ere zigor sorta berriaren aurka agertu da. Bien bitartean, Errusiak bere soldaduak omendu ditu Aberriaren Defendatzaileen egunean.
Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean
Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.
"El Mencho" narkotrafikatzaile eta Jalisco Nueva Generacion kartelaren burua hil dute
Jaliscon (mendebaldea) eta herrialdeko beste bost estatutan herritarrak kalera ez ateratzeko alerta zabaldu dute agintariek, hilketa horrek eragindako istiluak direla eta.
Bruselak kontraesanak ikusi ditu muga-zerga berrien eta EBren eta AEBren arteko itunaren artean, eta argibideak eskatu dizkio Trumpi
Bi aldeek abuztuan adostutako itun komertziala errespetatzeko eskatu dio Bruselak AEBri: "Tratu bat tratu bat da".
Trumpek Floridan duen egoitzan armatuta sartu den gizon bat hil dute AEBko Zerbitzu Sekretuek
Hildakoa Austin Tucker Martin izan liteke, Ipar Carolinako 21 urteko gizon bat. Antza denez, arma bat eta erregai-bidoi bat zeramatzan. AEBko presidentea ez zegoen Mar-a-Lagon bertara sartu denean.
Alemaniako kantzilerraren alderdiak 14 urteko gutxieneko adina proposatu du sare sozialetan sartzeko
CDUk lege-araudi bat nahi du Alemaniarako zein Europa osorako, plataformetako operadoreek datuen babesa betez, adina egiaztatzeko sistema bat ezar dezaten.