Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko ekonomiak % 0,2ko beherakada izan du eta atzeraldi teknikoan sartu da

Estatu Batuetako ekonomiaren geldialdiaren faktore nagusiak hiru dira: etengabeko inflazioa, horniduran izaten ari diren arazoak eta interes-tasen igoera.
Jerome Powell AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Jerome Powell AEBko Erreserba Federaleko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia atzeraka egiten ari da: urteko lehen hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinak % 0,4ko jaitsiera izan zuen eta, bigarren hiruhilekoan, % 0,2koa izan du. Gauzak horrela, teknikoki atzeraldian sartu dela esan daiteke.

AEBko Gobernuak, baina, ez du bat egin du Enpleguaren Estatistika Bulegoak ateratako ondorioarekin eta herrialde horretako ekonomia atzeraldian sartu dela ukatu du.

Edonola ere, gaur kaleratutako txostenaren arabera, joera aldatzen ez bada, AEBko ekonomiak % 0,9 beherakada izango du urtea amaitzean.

Geldialdiaren arrazoi nagusiak hiru direla zehaztu dute: inflazio etengabea, hornidura-katean izaten ari diren arazoak eta interes-tasen gorakada.

Horrez gain, enpresa pribatuek nahiz erakundeek egindako inbertsioak murriztu egin direla azaldu dute.

Bestalde, esportazioak, kontsumitzaileen gastuak eta inportazioak hazi egin direla zehaztu dute.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Kostyantynivka (Ukraine), 17/09/2025.- Members of the special Ukrainian police unit 'White Angels' assist an elderly local woman, Nina, 73, as they evacuate her from the frontline city of Kostyantynivka, Donetsk region, eastern Ukraine, 16 September 2025 (issued 17 September 2025), amid the Russian invasion. According to the Ministry of Internal Affairs of Ukraine, more than 6,000 residents, mostly elderly people, remain in Kostiantynivka. The White Angels are a special police unit that provides humanitarian aid, conducts evacuations, and delivers medical assistance in high-risk frontline communities in the Donetsk region. (Rusia, Ucrania) EFE/EPA/YEVHEN TITOV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik

Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean

Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X