FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko tren geltoki batean

Iparraldeko Geltokian izan da erasoa, gaur goizeko lehen orduan. Ustezko erasotzaileari hainbat tiro jaurti dizkio Poliziak tokian bertan, eta ospitalera eraman dute larri zaurituta.
20230111093719_paris-ataque_
18:00 - 20:00
Gutxienez bost zauritu Parisko tren geltoki batean, labana batekin egindako eraso batean

Sei pertsona zauritu ditu, horietako bat oso larri, gizonezko batek arma zuriz Parisko Iparraldeko Geltokian, Europa osoan bidaiarien joan-etorri handiena duen tren geltokian.  06:40 inguruan izan da gertakaria

Gerald Darmanin Frantziako Gobernuko Barne ministroak baieztatu du berria, Geltokian bertan eskaini duen prentsaurrekoan. Horren hitzetan, ustezko erasotzailea ez dute oraindik identifikatu, atxilotu duten unean ez baitzeraman soinean identifikazio agiririk. Erasoaren atzean egon daitezkeen arrazoiak ikertzen ari direla agineratu du ministroak, eta, oraingoz, ezin dutela ezer aurreratu.

Halaber, Darmaninek azaldu du erasoaren tokian bertan hiru tiro jaurti dizkiola Poliziak erasotzaileari, eta ondorioz, oso larri dagoela ospitalean. Lanean zeuden hainbat agentek eta zerbitzutik kanpo zeuden beste batzuk hartu dute parte operazioan. Ministroak horien guztien lana txalotu du, erakutsi duten "eraginkortasunagatik eta ausardiagatik".  "Poliziak hain azkar erantzun ez balu, biktima gehiago egongo ziren", adierazi du.

Bere aldetik, SNCF tren konpainiak ziurtatu du zauritu guztiak ospitalera eraman dituztela, eta ingurua itxi egin dutela, ikertzaileek euren lana egin ahal izateko. Tren zerbitzua ez da eten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X