JASANGARRITASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasuneko kideek eta Parlamentuak itsas garraioa deskarbonizatzeko akordioa itxi dute

Itsas garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea du helburu. Oraingoz, akordioa behin-behinekoa da, eta Kontseiluaren eta Euroganberaren berrespen formalarekin jarriko litzateke indarrean.
Oizmendi ontziaren artxiboko irudia, Bilboko Portuan. EFE
Oizmendi ontziaren artxiboko irudia, Bilboko Portuan. EFE

Europar Batasuneko kideek eta Parlamentuak itsas garraioa deskarbonizatzeko akordioa itxi dute ostegun honetan. Behin-behinekoa da oraingoz, baina itsas garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea du helburu, eskualde ultraperiferikoetan eta uharte txikietan salbu.

Itun hori indarrean sartzen den unean, Kontseiluak eta Euroganberak berretsita, itsasontzien emisioak pixkanaka % 2 murriztuko dira 2025era arte. Ildo beretik, ontzien isurketak % 6 jaitsiko dira 2030etik aurrera, % 14,5 2035etik aurrera eta % 31 2040tik aurrera. 2050ari begira, euroguneko itsasontziek % 80 murriztuko dituzte isurketak.

Horren guztiaren helburua da Europar Batasunak neutraltasun klimatikoa lortzea, Europako Parlamentuak ostegun honetan ohar batean jakinarazi duenez. Akordioaren arabera, 5.000 tonatik gorako ontzietako isuriak murriztuko dira, horiek baitira erregai gehien erabiltzen dutenak.

Horrez gain, itsas sektorea deskarbonizatzeko helburuak portuen jasangarritasuna ere aurreikusten du, baita irteerako edo helmugako portua EBtik edo Europako Erkidegoko eskualde ultraperiferikoetatik kanpo dagoen bidaietan erabilitako energiaren % 50erako ere.

Akordio hori joan den abenduan Kontseiluak eta Europako Parlamentuak CO2 isuriak murrizteko eta klima-neutraltasuna 2050ean lortzeko akordioaren baitan dago. Oraingoz, akordioa behin-behinekoa da, eta Kontseiluaren eta Euroganberaren berrespen formalarekin jarriko litzateke indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X