RSFko paramilitarrek hiru eguneko su etena iragarri dute Sudanen, ramadanaren amaierarekin bat eginda
Sudango RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak hiru eguneko su etena iragarri du gaurtik hasita. Afrikako herrialde horretan 06:00ak zirenean abiatu da menia, ramadanaren amaierarekin (Eid al Fitr delakoa) bat eginda. NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek egunak zeramatzaten borrokak denbora batez eteteko eskatzen, eta gaur etorri da RSFren iragarpena.
Paramilitarrek sare sozialen bitartez zabaldutako ohar batean adierazi dutenez, "su eten humanitarioa" adostu dute "herritarrak ateratzeko korridore humanitarioak zabaldu eta ramadanean euren senitartekoekin biltzeko aukera emateko".
"Meniak dirauen artean borrokak erabat eteteko konpromisoa dugu, baina beste aldeak —Gobernuak kontrolatzen duen Armada— egindako etengabeko erasoez ohartarazten dugu, ez baitu su etenarekin bat egin", adierazi dute.
NBE, Liga Arabiarra eta Afrikako Batasuna erakundeek eta AEBk eta Kenyak su etena eskatu zieten bi aldeei, ramadanaren amaiera baliatu eta egoera apur bat lasaitzeko.
Aurretik ere beste bi menia izan dira Sudanen, baina aldeek ez dituzte errespetatu. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) azken datuen arabera, gutxienez 330 pertsona hil dira eta 3.200 zauritu. ACNURrek emandako kopuruen arabera, milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira.
Albiste gehiago mundua
EBk Errusiaren "probokazioei erantzungo” diela agindu du, hegazkin militarrak Estonian eta Polonian sartu ostean
Poloniak eta Errumaniak antzerako gertakariak salatu zituzten duela egun batzuk. Europar Batzordeak Errusiaren aurkako zigor sorta berria aurkeztu duen egunean gertatu dira.
Israelek "aurrekaririk gabeko indarra" erabiliko du Gaza hiriaren aurkako erasoaldian
2023ko urriaren 7az geroztik, 65.100 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek Gazako Zerrendan burututako erasoaldietan, agintari gazatarren arabera.
Nor da Jimmy Kimmel eta zein dira bere programa bertan behera utzi ondorengo polemikaren gakoak?
Umorista ezagunaren "Jimmy Kimmel Live!" saioa bertan behera utzi izanak areagotu egin du adierazpen-askatasunari eta zentsurari buruzko eztabaida Ameriketako Estatu Batuetan.
Kritikatzen duten kanalei emisio baimenak kentzeko mehatxua egin du Trumpek
"Nonbait irakurri dut kanalak % 97an daudela nire aurka, % 97an negatiboa. Eta, hala ere, erraz irabazi nuen zazpi estatu giltzarrietan (presidentzialetan). % 97 nire aurka badaude, publizitate txarra ematen didate eta lizentzia bat baino ez dute, baimena kendu beharko lieketela esango nuke", esan du Air Force One hegazkinean.
ABCn Jimmy Kimmelen programa bertan behera uztea eragin zuen bakarrizketa
Komiko estatubatuarrak zuzenean kritikatu zuen Etxe Zuriak Charlie Kirken hilketaren aurrean izandako erreakzioa, eta Trumpen adierazpenak erakutsi zituen. Horrek Etxe Zuriaren haserrea eragin zuen.
Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.

Macrontarrek froga zientifikoak aurkeztuko dituzte Brigitte emakumea dela frogatzeko
Frantziako presidenteak eta haren emazte Brigittek dokumentazioa aurkeztuko dute difamazioagatik Candace Owens komentarista kontserbadorearen aurka jarri duten demanda batean, hark Macronen emaztea gizon jaio zela sustatu ondoren.
ABCk bertan behera utzi du Jimmy Kimmelen telebista saioa Charlie Kirki buruz egindako iruzkinengatik
Pasa den asteleheneko saioan, Jimmy Kimmel umoregileak Donald Trump presidentearen bueltako jarraitzaileei leporatu zien Charlie Kirk ekintzaile ultrakontsebardorearen hilketarekin etekin politikoa atera nahi izatea.
Trumpen bisita Erresuma Batura: harrera ikusgarria Windsorren eta herritarren prostestak kalean
Donald Trump AEBko presidenteak bigarren bisita ofiziala hasi du, gaur, Erresuma Batuan. Carlos III .a erregeak gala handiko harrera egin dio Windsor gaztelua, eta, adi berean, milaka pertsona kalera atera dira, AEBko presidenteak ezarritako politiken aurka protesta egiteko.
Bruselak Israeli muga-zergak ezartzea eta funtsak etetea proposatu du, ez ordea merkataritza haustea
Zigorrak proposatu dizkie Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir ministroei, kolono bortitzei eta Hamaseko hamar bat buruzagiri.