Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasuneko itunen aurka

Zoritxarrez, eskuin muturreko populistek beren Europaren eredua zabaltzeko bidea aurkitu dute: legea ez betetzea.

Europar Batasuneko itunen aurka joan da Viktor Orban Hungariako  presidenteak esan duenean, Granadako goi-bilera informalak lortutako hitzarmena bere herriarentzako bortxaketaren parekoa dela. Goi-bilerako azken agiria Charles Michel Europar Kontseiluko presidenteak soilik izenpetu du, Hungariak eta Poloniak  testua sinatzeari uko egin diotelako. Baina agiri hau politikoa izan da soilik, legeztatze prozesua ez baita hasi.

Europar Batasuneko itunaren arabera, justizia eta barne politikako gaiak, eta immigrazio-politika hauetariko bat da, erakunde biek, Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak, onartu behar dituzte. Kontseiluan behar den gehiengoa 27 estatuen % 55en ezarrita dago. Horrekin batera, EBko biztanleen % 65 ordezkatu behar dute.

Horrela gertatu zen asilo eskubidea lehenengoz onartu zenean. Orduan ere Orban modu ez egokian kexatu zen. Poloniako lehen ministroa den Morawieckiren jarrera ere ez zen hobea izan. Erabakia "diktat" bat zela esan zuen.

Orbanek eta Morawieckik Europar Batasunari buruz duten idea beraiek sinatu eta beren parlamentuek berretsi zuten Europar Batasuneko ituenekin kontrajarrita dago. Alemaniako AfD eta eskuin muturreko beste alderdiek bezala Poloniak eta Hungariak uste dutenez, beren herrialdeetako legeak Europakoen gainetik omen daude, justu alderantziz gertatzen denean. 

Eredu horretaz pentsa daiteke, Europako historian 70 urte atzera joanez gero. Europar Batasunak nazioz gaindikoa ekarri du, eta horrekin batera kontinente honetan orain arte ezagutu ez den askatasun eta egonkortasun garai paregabea. Horretarako herrialdeen artean behar den elkarlana ezinezkoa izango zen estatu bakoitzak beste guztiei betoa inposatu bazien.

Zoritxarrez, eskuin muturreko populistek beren Europaren eredua zabaltzeko bidea aurkitu dute: legea ez betetzea. Poloniak eta Hungariak beren jarrerarekin ahuldu zuten EBk 2015ean asilo eskatzaileak banatzeko erabakia. Orduan ere uko egin zioten zegokien errefuxiatuen kupoa hartzeari.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X