Geert Wildersen eskuin muturrak irabazi ditu hauteskundeak Herbehereetan, 37 eserleku eskuratuta
Askatasunaren Alderdia (PVV), ideologia ultraeskuindarra eta immigrazioaren aurkakoa, izan da indar bozkatuena, 37 eserleku lortu baititu asteazken honetan Herbehereetan egin diren hauteskunde orokorretan, botoen % 98 zenbatuta, inkesten garaipena berretsiz.
Geert Wilders buru duen alderdiak gaur egun dituenak baino 20 diputatu gehiago lortuko lituzke, eta Lanaren eta Berdeen Alderdiak (GL-PvdA) osatutako koalizioari gailenduko litzaioke, horrek ere emaitzak hobetuko lituzkeelako, Behe Ganberan 17 diputatu izatetik 25 izatera igaroko bailitzateke, NOSek jasotako Holandako Prentsa Agentziaren (ANP) Hauteskunde Zerbitzuaren emaitzen arabera.
Ondoren, PvdA sozialdemokratak eta GroenLinks berdeek osatutako ezkerreko blokea dago, Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteorde ohia buru dena. 24 eserlekurekin.
Hirugarren postua VVD eskuineko liberalarentzat izan da, Dilan Yesilgoz turkiar-nederlandarraren gidaritzapean, hain zuzen, Mark Rutte jarduneko lehen ministroa ere alderdikidea da. Kolpea jasan du 24 eserlekurekin bakarrik geratuko baita, egungo 34 ordezkarien aurrean.
Laugarren tokian, sortu berri den Kontratu Sozial Berria (NSC) izan da, Pieter Omtzigt demokristauaren alderdia, Parlamentuan 20 eserlekurekin sartuko dena.
Gaurko hauteskundeetara aurkeztu diren 26 alderdietatik, 16k lortu dute ordezkaritza Parlamentuan, baina, VVk, VVDk, NSCk eta Timmermansen blokeak izan ezik, inork ez du gainditu 10 eserlekuen langa.
Wildersek harriduraz hartu du inkestaren emaitza, eta "nederlandarren interesak lehenestea" eta Herbehereetan "asilo-tsunamia mugatzea" agindu du.
"Herbehereen itxaropena da jendeak bere herrialdea berreskuratzea. Asilo tsunamia murriztea eta herritarren diru-zorroetara diru gehiago iristea", adierazi du. "Hautesleak hitz egin du" eta PVVk "nederlandarren interesak lehenetsiko ditu" datorren legealdian, erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.