Klimaren Goi-Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2050erako energia nuklearraren mundu mailako gaitasuna hirukoizteko adostasun zabala COP28 goi-bileran

"Negutegi efektuko gasen isuri garbia zerora jaisteko, tenperaturaren gorakada 1,5 ºC-ra mugatzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko" egin dute ituna 20 herrialdek baino gehiagok.
COP28 batzarra. Argazkia: Efe
COP28 batzarra. Argazkia: Efe

Hogei herrialdek baino gehiagok energia nuklearraren mundu mailako gaitasuna hirukoiztea adostu dute Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Erakundearen 2023ko Konferentzian (COP28).

Ameriketako Estatu Batuak, Bulgaria, Kanada, Txekia, Finlandia, Frantzia, Ghana, Hungaria, Japonia, Hego Korea, Herbehereak, Polonia, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Ukraina, Arabiar Emirerri Batuak eta Erresuma Batua daude sinatzaileen artean, eta 2020tik 2050era energia nuklearraren mundu mailako gaitasuna hirukoizteko konpromisoa hartu dute, "kide bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda".

Era berean, estatu mailan neurriak hartzekotan geratu dira, "zentral nuklearrak modu arduratsuan eta segurtasun, iraunkortasun, babes eta ez ugaritze arau estandarrak bete ditzaten" eta erregai hondakinak epe luzera modu arduratsuan kudea daitezen.

Sinatzaileek energia nuklearra energia maileguen politiken barruan sartzeko eskatu diete Munduko Bankuari, nazioarteko finantza erakundeei eta tokian tokiko garapen bankuei. Izan ere, aipatu herrialdeen arabera, "energia nuklearra ezinbestekoa da negutegi efektuko gasen isuri garbia zerora jaisteko, tenperaturaren gorakada 1,5 ºC-ra mugatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzeko".

AEBko Energia Departamentuak eman du itunaren berri, eta itunarekin bat egiteko deia egin die gainerako herrialdeei.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X