LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat tsunami iritsi dira Japoniako mendebaldeko kostaldera, 7,6 graduko lurrikararen ondoren

Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan. 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira, eta Japoniako Gobernuaren esanetan ez da kalterik izan herrialdeko zentral nuklearretan.
20240101121947_japonia_
18:00 - 20:00
Hainbat lurrikarak Japonia astindu dute, eta tsunami-alerta aktibatu du Gobernuak

7,6 graduko lurrikara gertatu da astelehen honetan Japonian eta ondorengo orduetan hainbat tsunami iritsi dira mendebaldeko kostaldera, bertako agintariek zabaldutako informazioaren arabera.

Japoniako agintariek tsunami alerta ezarri dute mendebaldeko kostalde ia osoan, Noto penintsulan 7,6 graduko lurrikara bat izan ondoren. Astindua sakonera txikian gertatu da, bertan 16:10 zirenean (08:10 Euskal Herrian).

Ordu batzuk geroago, agintariek "tamaina handiko" tsunami alerta "tsunami alerta" mailara jaitsi dute Noto eskualdean. 2011ko lurrikaraz geroztik herrialdean alerta maila hori ezarri duten lehen aldia da. Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan.

Halaber, Yamagata, Niigata eta Toyama prefekturetara ere olatu handiak iritsi dira, eta sute handia piztu da Wajima udalerrian.

Wajima izan da (Ishikawako prefekturan), hain zuzen ere, lurrikararen ondorio larrienak pairatu dituen gunea. Gutxienez, dozenaka eraikin jausi dira eta sei pertsona harrapatuta gelditu dira hondakinen artean. Ildo horretan, Defentsa ministroak azpimarratu du Armada bidali dutela erreskate lanetan laguntzeko.

Japoniako Gobernuaren arabera, herrialdeko zentral nuklearretan ez da aparteko kalterik izan. Shigako zentral nuklearrean transformadore elektriko batek su hartu du, baina garrak itzali dituzte eta azpiegituran ez da kalterik izan.

Bestalde, 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira.

Dena den, arriskua ez dela amaitu ohartarazi du Japoniako Meteorologia Agentziak. Bertako adituen arabera, bereziki arriskutsuak izango dira datozen bizpahiru egunak eta baliteke 7 gradu baino gehiagoko lurrikara handi gehiago izatea.

Fumio Kishida lehen ministro japoniarrak babespean jartzeko eskatu die herritarrei, erreplika gehiago egon daitezkeela azpimarratuz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X