GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadak erasoak egiten jarraitzen du Gaza hegoaldean

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Naser eta Al Amal ospitaleetan "elikagairik eta segurtasunik gabe" daude, eta ez dute anestesiarako produkturik eta analgesikorik.
Kahn Younis, Gaza hegoaldean. Argazkia: Efe
Kahn Younis, Gaza hegoaldean. Argazkia: Efe

Israelgo Armadak Gazan erasoak egiten jarraitzen du, eta palestinarren artean biktima zibilen kopurua ugaritzen, azken orduetan Zerrendaren hegoaldean egindako erasoen ostean.

Gerra hasi zenetik 113. eguna bete denean izan da, eta hildako palestinarren kopurua 26.000tik gora kokatu denean. Hildako gehienak haurrak eta emakumeak dira, eta zaurituak, 65.000 inguru.

Israelgo Armadak atzo jakinarazi zuen "operazio zehatzak" egiten ari dela Khan Yuniseko ospitaleetan, tartean Naserren eta Al Amalen, Hamaseko milizianoak barrutik jarduten ari direla argudiatuta.

Gazako Osasun Ministerioak salatu duenez, "Israel Khan Yuniseko ospitaleak erasotzen ari da, guztiz geldiarazi ditu, genozidio krimenak eraginez eta anbulantzien joan-etorria galaraziz".

Horren arabera, Naser eta Al Amal ospitaleetan "elikagairik eta segurtasunik gabe" daude, eta ez dute anestesiarako produkturik eta analgesikorik.

Nazio Batuen Erakundeko OCHA agentziaren esanetan, Naser ospitalean 18.000 lekualdatu daude, Israelgo Armadak inguratuta du, borrokaldien erdian, eta ezin du ez gaixorik ez hornidurarik jaso.

Gazako 1,92 milioi herritarrek (biztanle guztien % 85ek) utzi behar izan dute etxea, eta aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa bizitzen ari dira.

Euri eta izotz giroarekin, milaka familia, haurrak eta adinekoak tartean, plastikozko karpetan bizi dira, epidemia agerraldien eta ospitaleen muturreko egoeraren erdian, eta ur, elikagai, sendagai eta argindar hornidura eskasarekin.

Egoera horrek okerrera egin dezake giza laguntza banatzen duen UNRWA NBEren agentziak herrialde batzuen finantzazioa galduz gero, Israelek hala eskatuta zenbait estatuk iragarri dutenez.

NBEren Nazioarteko Justizia Auzitegiak Gazan genozidioa "saihesteko" ahalik eta neurri gehien hartzeko agindu zion atzo Israeli, baina ez zion eskatu erasoaldia eteteko. Halaber, laguntza humanitarioa Gazara iristea ahalbidetzeko neurri "eraginkorrak" eta "berehalakoak" hartzeko ere eskatu zion.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X