O.J. Simpson aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da
Orenthal James Simpson, O.J. Simpson bezala ezagunagoa zen aktore eta futbol jokalari ohi estatubatuarra hil da, 76 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz. Bere familiak eman du heriotzaren berri, X sare-sozialean zabaldutako mezu batean.
Futbol amerikarrean inoiz izan den korrikalaririk onenetakoa, O.J Simpsonek hamaika denboraldi egin zituen NFLn (National Football Leage). Bere kirol ibilbidea ordea hankaz gora jarri zen bere emazte ohia, Nicole Brown Simpson, eta haren lagun bat 1994ko ekainean labankadaz hilda agertu zirenean. Susmagarri zela, atxiloketa saihesten saiatu zen eta filmetan agertzeko moduko ihesaldia egin zuen, harik eta harrapatu zuten arte. Mendeko-epaiketatzat hartu zen Simpsonen kontrakoa, baina, azkenean, 1995ean absolbitu egin zuten.
Hala eta guztiz ere, epaiketa hartatik 13 urtera, berriz ere arazotan zen Simpson, beste epaiketa bati aurre egin behar. Oraingoan Las Vegasen, beste gizon batekin batera, kirol-oroigarrien saltzaile biren hoteleko gelan sartu eta pistolaz mehatxatuta hari lapurreta egiteagatik. 12 delitu leporatu zikioten, tartea, armaz egindako lapurreta eta bahiketa. 33 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Lovelockeko (Nevada) Zentro Korrekzionalean bete zuen zigorra. 2017ko urrian baldintzapean aske utzi zuten, eta 2021ean "gizon erabat libre" tzat jo zuten.
Simpsonek aktore gisa ibilbide arrakastatsua egin zuen: The Cassandra Crossing, Kaprikornio Bat eta The Towering Inferno film dramatikoetan, eta Back to the Beach eta Pistola Biluzia trilogian, Leslie Nielsenekin batera, eta Sustraiak telebistako telesailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.