Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trump errudun jo dute Stormy Daniels aktore pornoaren isiltasuna erosteagatik

Epaimahaiko hamabi kideek aho batez hartu dute erabakia eta 34 delituengatik zigortu dute. Epaiketa penal batean kondenatu duten Estatu Batuetako lehen presidente ohia da.
20240531085529_donald-trump_
18:00 - 20:00
Stormy Daniels aktore porno ohiaren isiltasuna erosteagatik errudun jo dute Donald Trump

Donald Trumpen aurkako lehen epaiketa penalean epaimahaikide izan diren hamabi kideek errudun jo dute AEBko presidente ohia, Stormy Daniels aktore pornoarekin lotutako auziagatik.

Aho batez erabaki dute hari egotzitako 34 karguengatik errudun deklaratzea. Besteak beste, dokumentuak faltsutzea egotzi zioten, eta Stormy Daniels aktoreari 130.000 dolar ordaintzea, 2006an harekin izandako sexu harremana ezkutatzearen truke.

Epaiketa penal batean errudun jo duten AEBko lehen presidente ohia da Trump.

New Yorkeko epaimahaiaren erabakia da aipatutakoa, baina behin betiko epaia uztailaren 11n iritsiko da. Data horrek, egun gutxigatik, ez du bat egiten Alderdi Errepublikanoaren batzarraren hasierarekin. Izan ere, uztailaren 15ean abiatuko da, eta aurreikusi dutenez orduan izendatuko dute Trump alderdiko hautagai.

Epaitegitik atera eta batera Trumpek esan du "iruzurra" egon dela, epaiketak "epaile ustel bat izan duelako buru". "Benetako epaia azaroaren 5ean ezagutuko da, herriak bozkatzen duenean", adierazi du Presidentetzarako hauteskundeak mintzagai. Ildo horretan, kanpaina diruz laguntzeko donazioak eskatu dizkie jarraitzaileei.

"Azken ordukoa: preso politiko bat naiz", dakar presidente ohiaren kanpaina arduradunek dirua biltzeko zabaldutako webgunean. Bertan, baita, adierazi dute "sorgin ehiza" salatu dute. "Ez dut ezer txarrik egin", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X