CNAk irabazi du Hegoafrikan, baina gehiengo osoa galdu du lehenengo aldiz
Hegoafrikan agintean dagoen CNA alderdiak irabazi ditu berriro hauteskundeak, botoen % 40,12 jasota, baina Nelson Mandela 1994an agintera iritsi zenetik zuen gehiengo osoa galdu du, asteazkeneko hauteskundeetako botoen % 98 zenbatu direnean.
Hauteskunde Batzorde Independentearen azken datuen arabera, CNAk azken 30 urteetako emaitza txarrenak eskuratu ditu, eta Cyril Ramaphosa presidenteak alderdiren batekin egin beharko du akordioa beste 5 urtez presidente izaten jarraitzeko.
1994an apartheid erregimen baztertzailea amaitu eta Nelson Mandela lehenengo presidente beltza izan zenetik, CNAk beti izan du gehiengo osoa (% 57,5ekoa 2019ko hauteskundeetan), baina asteazkeneko hauteskundeetako emaitzak baieztatuz gero, oraingo hauetan ez du lortuko (% 40,12).
Bigarren postuari eutsi dio John Steenhuisenen AD zentro-eskuineko liberalak, botoen % 21,72 bilduta, aurreko hauteskundeetan baino ia puntu bat gehiago.
Hirugarren izan da azkenean uMkhonto weSizwe (MK), Jacob Zuma presidente ohiaren (2009-2018) alderdi berria, botoen % 14,8 jasota. Hain zuzen ere, alderdi horren agerraldiak eragin du CNAko boto-emaileen zatiketa.
Auzitegi Konstituzionalak, kanpainaren erdian, galarazi egin zion Zumari hauteskundeetan aurkeztea (men ez egiteagatik 15 hilabeteko espetxe zigorra jaso zuelako), baina bere alderdiak hirugarren postua kendu dio Julius Malemaren EFF ezker muturreko alderdiari (% 9,39).
28 milioi hegoafrikar zeuden asteazkeneko hauteskundeetan parte hartzera deituta. Hauteskunde Batzorde Independentearen datuen arabera, parte-hartzea % 58,59koa izan da, 2019ko % 66ko parte-hartzetik urrun, nahiz eta bazirudien herritarren artean interes handiko hauteskundeak izango zirela.
Hauteskunde Batzordeak astebeteko epea du behin betiko emaitzak jakinarazteko, baina litekeena da asteburu honetan bertan egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.