Madurok irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 51,20 eskuratuta, Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren arabera
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak hirugarren agintaldia lortu du igandean, botoen % 51,2 eskuratuta (5.150.092 boto), Hauteskunde Kontseilu Nazionalak aurkeztutako lehen txostenaren arabera, % 80 zenbatuta dagoenean.
Lehen txosten horretan jasota dagoenez, Edumundo Gonzalez Urrutia oposizioaren buruak 4.445.978 boto lortu ditu, hau da, % 44,2.
Txostenaren ezagutu ostean egin duen lehen agerraldian, Madurok "herriaren borondatea errespetatzeko" eskatu du. "Horixe da presidente gisa eskatzen dudana, Konstituzioa, Venezuelako botere publikoak eta bizitza burujabea errespetatzea, baita herriaren borondatea ere (...) gure legea eta gure nahia defendatuko dut".
Gainera, garaipenaren ostean hitzeman duenez, "bizitza guzita emango dut aberriak behar dituen aldaketa guztiak egiteko", eta hirugarren agintaldian lan egingo duela "gerra ekonomikoak urratutako eskubide guztiak berreskuratzeko".
Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioaren koalizio buruak salatu du "arau guztiak urratu" dituztela, Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren txostena ezagutu eta gero.
"Venezuelarrok eta mundu osoak badakite zer gertatu den gaurko hauteskundeetan, hemen arau guztiak urratu dira, izan ere, oraindik ez dituzte entregatu akta gehienak", esan du enbaxadoreak, Maria Corina Machado chavisten aurkako buruarekin batera egindako agerraldian.
Espainiak aktak eskatu ditu
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetarako, Europar Batasuna eta Kooperazio ministroak "gardentasun osoa" eta "mahaiz mahai" jasotako aktak argitaratzeko eskatu du.
"Prozesua erabat gardena izatea nahi dugu, eta eskatzen duguna, eta espero duguna baita ere, da mahaiz mahai jasotako aktak argitaratzea, emaitzak egiaztatu ahal izateko", esan du Espainiako diplomaziaren buruak Cadena Ser irratian egindako elkarrizketa batean. Horren ildotik, zehaztu du baldintza horiek ematen direnean hitz egingo duela Espainiako Gobernuak emaitzei buruz.
Mendebaldeak gardentasuna eskatu du eta Txinak, Errusiak eta Iranek Maduro zoriondu dute
Nicolas Maduroren erregimenetik gertu dauden Txinako, Errusiako eta Irango gobernuek Venezuelako buruzagia zoriondu dute hauteskundeak irabazi dituelako. Honduras, Bolibia, Kuba edota Ecuadorreko presidenteek ere Maduro zoriondu eta euren poza adierazi dute venezolarrek duintasunez eman dutelako botoa.
Aldiz, Europako eta Mendebaldeko beste herrialde batzuetako buruzagiek zenbaketan gardentasuna eskatu dute. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria "oso kezkatuta" agertu da emaitzen baliozkotasunarekin, eta Ameriketako beste hainbat gobernuk ere adierazi dute zalantza: Panama, Peru, Guatemala, Argentina, Uruguai eta Errepublika Dominikarrak, esaterako.
Europar Batasunetik, Josep Borrellek adierazi duenez, "ezinbestekoa da hauteskunde-prozesuaren gardentasun osoa ziurtatzea, botoen zenbaketa zehatza eta hauteskunde-mahaien bozketa-aktetarako sarbidea barne".
Portugalgo Gobernuak ere uste du beharrezkoa dela "egiaztapen inpartziala egitea", baita Alemaniako Gobernuak ere, Caracaseko agintariei kontaketan gardentasuna eskatu baitie eta aktak publiko egin ditzaten, oposizioak argi ikus dezan nork irabazi duen bozketa. Erresuma Batua ere kezkatuta agertu da botoen zenbaketan irregulartasunak egon direlako, eta "emaitza zehatzak" zabaltzeko eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.