gerra gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek "etenaldi humanitarioak" adostu ditu Gazan, polioaren aurkako txertaketa egiteko

Igande honetan hasiko da txertaketa eta txandaka egingo da gazako hiru guneetan. Guztira, polioaren aurkako 1,2 milioi txerto baino gehiago emango dira.
Neskatila bat belarriak estalita Gazan. Argazkia: EFE
Neskatila bat belarriak estalita Gazan. Argazkia: EFE

Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) Israelekin "etenaldi humanitarioak" adostu izana baieztatu du gaur, osteguna, polioaren aurkako txertaketa egin ahal izateko Gazan. Igandean ekingo zaio txertaketari.  

Bederatzi eguneko "etenaldi humanitarioa" ezarriko da, hiru egun eremu bakoitzerako: erdialdea, hegoaldea eta iparraldea. Lehenengo txertaketa-txanda amaitutakoan, gainontzeko herritarren txanda izango da, "lau asteko epean", OMSko Palestinako ordezkariak, Rik Peeperkornek, zehaztu duenez.

Pasa den igandean polioaren aurkako 1,2 milioi txerto baino gehiago iritsi zirela jakinarazi du Gazako Osasun Ministerioak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X