HAUTESKUNDEAK URUGUAIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orsi eta Delgado lehiatuko dira bigarren itzulian, Uruguaiko presidente izateko

Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 gainditu eta bi bozkatuenak azaroaren 24an egingo den bigarren itzulira igaro dira. Yamandu Orsik edo Alvaro Delgadok Luis Lacalle egungo presidentea ordezkatuko du.
Yamandu Orsi eta Alvaro Delgado, hauteskunde kanpainako ekitaldietan
Yamandu Orsi eta Alvaro Delgado, hauteskunde kanpainako ekitaldietan. Argazkia: EFE

Yamandu Orsi Fronte Zabalako hautagai progresista (% 43,7) eta Alderdi Nazionala talde kontserbadoreko Alvaro Delgado ofizialista (% 26,89) aurrez aurre izango dira azaroaren 24ko Uruguaiko hauteskundeen bigarren itzulian. Haiek eskuratu zituzten, hain zuzen ere, igandeko hauteskundeetan boza-kopururik gehien (% 97).

Hirugarren tokian gelditu da Andres Ojeda hautagai sozialdemokrata, botoen % 16 eskuratuta. Gainerako hautagaiek ez dute botoen % 5eko langa gainditu.

Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 baino gehiago eskuratu, eta horregatik bi bozkatuenak bigarren itzulian lehiatuko dira datorren azaroaren 24an.

Pepe Mujica presidente ohiak babestutako Yamandu Orsi Fronte Zabala alderdiko hautagaia zen faborito nagusia, baina ez du lehen itzulian irabazterik lortu. Dena den, hauteskunde emaitzak ezagutu berritan, azken ahalegina egiteko gogotsu dagoela aldarrikatu du.

Bestalde, Alvaro Delgado hautagaiak iragarri duenez, astelehen honetan bere taldea elkartuko du, azaroaren 24ko kanpaina prestatzeko. Atzetik egonagatik ere, hobera egiteko itxaropena agertu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X