Ukrainia-Errusia gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak AEBren ATACMS misilak erabili ditu aurrenekoz Errusiari bere lurraldean eraso egiteko

Putinek ohiko eraso bati erantzun nuklearra ematea ahalbidetzen duen doktrina onartu baino ordu batzuk lehenago izan da erasoa.
Ukrainako armada ATACMS misilak jaurtitzen. Argazkia: EITB MEDIA
Ukrainako armada ATACMS misilak jaurtitzen. Argazkia: EITB MEDIA

Errusiako Defentsa Ministerioak astearte honetan ziurtatu duenez, Ukrainako Indar Armatuek gauez eraso egin dute Brians eskualdean AEBren ATACMS irismen luzeko misilekin, AEBko Gobernuak horretarako oniritzia eman eta egun batzuetara.

Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez sei misil jaurti dituzte 03:25 inguruan (bertako ordua), eta horietako bost Errusiako aireko defentsa sistemek leherrarazi dituzte. Erasoak ez du hildakorik ezta zauriturik ere utzi, baina misil hondarrak instalazio militar batean erori eta sute bat eragin dute, Moskuren bertsio ofizialaren arabera.

Joan den asteburuan, Joe Bidenen Administrazioak betoa kendu zion ATACMS misilak Errusia barruko jomugei eraso egiteko erabiltzeari, eta horrek operazio-sorta berria ireki die Ukrainako indarrei, kontuan hartuta misil horiek 300 kilometroko irismena dutela.

Horren aurrean, Errusiak ohartarazi zuen mendebaldeko misilak erabilita bere lurraldeari eraso egiteak esan nahiko lukeela NATO gerran sartzea; era berean, astearte honetan onartu du bere buruari arma nuklearrak erabiltzeko baimena ematen dion doktrina nuklear bat. Horren arabera, mota horretako armak erabili ahalko lituzke bere subiranotasuna mehatxatzen duten edozein arma konbentzionalekin egindako erasoen aurrean (droneak barne).

Horren ildotik, Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Arazoetako ministroak esan du eraso hori Mendebaldeko potentziek gerraren "areagotzea" nahi dutela. Gauzak horrela, diplomazia errusiarraren ordezkari nagusiak erantzukizunak banatu ditu, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak behin baino gehiagotan egindako adierazpenekin bat egin du: "Estatubatuarrik gabe, ezinezkoa da goi teknologiako misil horiek erabiltzea".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X